kritiken hemeroteka

7.001 kritika

Azken kritikak

« | »

Denborak ez zuen nora / Joan Mari Irigoien / Erein, 1991

Perfekzio formalez gainezka dagoen poemario erraldoia Patxi Ezkiaga / Argia, 1992-01-12

Joan Mari Irigoienen bigarren poema liburu hau hiru unitateetan zatiturik egonik ere —egileak berak dioenez, haurtzaro galduaren berreraikitze ahalegina lehena, “bidaiaren” inguruko poema sorta bigarrena, eta argiaren bila dabilen arima erratuarena hirugarrena—, liburuan zerbait benetan nabarmentzen baldin bada, batasuna da.

“Denboratasuna” bizitzaren kakotzat jotzen duenez, denboratasunarekiko kezka erradikal hori litzateke liburuaren lotura biltzailearentzako haria. Kezka esan dut, klabe dialektikoan irakurrita eskaintzen bait du liburuak bere aberastasunik oparoena. Nahiz haurtzaroarenak izan, bidaiarenak ala epilogoarenak, poemetan mintzatzen zaigun sujetoa —haurra, maitalea, anderea, bidailaria, poeta— sujeto bilalaria da.

Bilakutza orok metafisiko bihurtzen du pertsona. Horregatik esango nuke poemario hau metafisikoa dela eta, hori den neurrian, apofatikoa, iradokizunez beteriko argia-itzal-eguzki-ilargi metafora luze eta xuxurlakorra.

Egituraketa figuratiboa guztiz indartsua da bai alegorian, sinbologian ala pertsonifikatze prozesu ugaritan, eta hitzak esparru eta maila ezberdinetan hitzegiten duenez, guztiz garrantzizkoa da euren errekurrentzia arretaz aztertzea. Gauak, adibidez, ez bait du arlo semantikoa berdina haurtzaroaren poemetan eta gerokoetan, batez ere San Joan Gurutzerakoaren ildoan abiatu eta Joan Mari Irigoienek poesia mistikoa egiten duenean.

Bestalde, poema guztiz barnekoiak izan arren, beharbada ozenki irakurrita eskaintzen dute euren hoberena, zernolako aliterazioak, asonantziak eta pantametro ianbikoak erabiltzen dituen kontutan hartuz.

Bukatzeko azken puntu bat azpimarratu nahi nuke. Irakurketa ezberdin askotara irekirik dagoen liburua dela eta, irakurlearen abiapuntu eta kredoaren arabera, bete betean ageri duela aurkikuntzaren lilura. Nire gustorako perfekzio formalez gainezka dagoen poemario erraldoia. Ederra.

Azken kritikak

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Aiora Sampedro

Badena dena da
Patxi Zabaleta

Amaia Serrano Mariezkurrena

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza

Estibalitz Ezkerra

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

Alex Uriarte

L.A.A.
Maixa Zugasti

Ibon Egaña

Duchampen inguma
Eric Dicharry

Javier Rojo

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak