kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Mimodramak eta ikonoak / Juan Mari Lekuona / Erein, 1990

Mimodramak eta ikonoak Patxi Ezkiaga / Argia, 1991-10-06

Sarritan irakurri dut liburua eta, oso laburki bada ere, nolabait Juan Mari Lekuonaren poesiaren azaleko hitzaren pean dauden drama eta keinuak azpimarratu nahi nituzke.

Uste dut errazegia litzatekeela poesia idaztera bultzatzen gaituzten beharkizunei irekita legokeen ikusmira subjetiboa ahantziz, “gaia eta motiboa”ren antzeko kontzeptu poetikoetan gelditzea. Agian subjetiboegia izatearen arriskuan egon arren, Lekuonaren “Mimodramak eta ikonoak” poemarioa alde batetik “exorzismo” dela esango nuke —tabuak eta esfinjeak irauli nahi lituzkeena— eta “mito” bestetik, norberatasunak gorputza eta bizikera institiboa askatu eta berrasimilatu dituen neurrian.

Exorzismoaren drama mingarria dela Lekuonak garbi azaltzen digun ideia da, bere xarmari pean datzan antinorberatasuna, berak kontrolatzen duen norberatasunaren erreflejoak eta sentimenduak bezain boteretsua izanik.

Bestalde, poemarioan badirudi dramaren amaigabetasuna adierazi nahi dela, mitogintzaren ikuspegi subjetiboaren sujetoa, gorputza eta mundua bereiztezinak diren heinean. Esango nuke Juan Mari Lekuonak amaierarik gabeko aktibotasun transitiboa jarri duela bere olerkigintzaren helburu bezala.

Guztiz estrukturatuta egoteagatik ere, sikologikoki, mitikoki eta existentzialki oso somaria iruditu zait eta “Ilargiaren Eskola”n agertzen zaigun munduarekin konparatuz badirudi historia, politika, jendea eta antzeko errealitate ideal eta sentsualez osaturiko kanpoko mundu batetik guztiz barnekoi bateranzko bidaian abiatu zaigula.

Norainokoa izan den bidaia eta zenbaterainokoa aldaketa definitzea irakurle bakoitzari dagokion lana da, norberari dagokion bezala aztertzea zein neurritan lortu duen poetak bien, kanpoko eta barneko munduen besarkada simultaneoa uztartzea, azken batez, Goethek zioen bezala, bien, gauzen eta izpirituen munduekiko zintzotasunean bizi beharrean aurkitzen bait gara.

Dena dela, lehen adierazi dugun bizikera instintiboaten askapenak geroko berrasimilaketak adina garrantzia duenez, badirudi poesia hain subjetiboan badagoela topagunea non bikoitza den exozismoaren eskaintza: alde batetik askapenari dagozkion ispiluaren isladaketak eta pertzeptzio subjetiboak; bestetik berrasimilaketari dagokion mitogintza.

Azaletik alderantziz ematen badu ere, badut halako susmoa, hots, poema hierofantiko hauek osatzen duten harri Sisifora honetan, hainbat aldiz deiadarkatzen zaigun Naturarena bezain garrantzizkoa dela poeta beraren pisua.

Sinbologiak soilik eskain dezaken mota bereziko gozamen estetikoaren atzetik dabilenak badu egarriari asetze bat emateko iturririk.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak