kritiken hemeroteka

6.958 kritika

Azken kritikak

« | »

Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak / Koldo Izagirre / Elkar, 1991

Norbera den umearentzat Edorta Jimenez / Argia, 1991-05-26

Koldo Izagirrek argitaratu duen azken liburuak, “Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak” izenekoak, hain zuzen, Julio Cortazarren harako hura ekarri dit gogora. “Historian de cronopios y famas” hartan gaitz egiten bazen Cronopioaren definiziorik esatea, berdintsu esan daiteke agirretarrez. Meigak direla eta esan ohi dena esan beharko hemen ere; Cronopioak, Agirretarrak, egon daude, eta aski (bildurrik gabe esango nuke Agirretarrak oro Cronopioak direna).

Erudizio-gura barik Cortazarrekiko miresmenak eragiten didan lehen gogoeta hau baino sakonagoa egin beharko litzateke, aitzitik, Koldo Izagirreren literatur ahaleginaz.

Zeozertaz sinestuta egoteak mendiak euren lekutik mugiarazteko bezainbesteko indarra ei dakar, alegien arabera. Halaxe da Koldorengan ere. Mendia zein den, gure ahozko tradizio aberatsa. Mendi hori non dagoen, ez du ardura hemen. Ardura duena besterik da. Hain zuzen ere, nora ekarri gura dugun mendi hori, alerik ale, horrexek du axola. Literaturgintzako euskal lautadara ekarri gura da mendia, oraingoan behinik behin.

Lehenik eta behin estiloan, narratzailearen ikupuntua bigarrenik, mendi horretatik garraiatu ditu bere ekaiak Koldok liburu hau gauzatu ahal izateko.

Bigarrenik hasita, hots, narratzailearen ikupuntutik, orainaldian ari da mintzoduna. Orainaldi jator honek bizitasuna eta zuzentasuna ematen dio kontaketari eta idazleari berari ere ironiarako bide ezin hobea eskaintzen, erraza bait da halako keinuak beraz tartekatzea liburu honen irakurketak dakarren abiadan.

Hasiera hasieratik nabarmentzen dena, diodanaren hildoan, hitz eta esakume bakoitzari ezarritako karga idazleak berak kontrolatu nahi duela, ezen liburu honetan hainbeste dira topikoak non guztiak apropos jarriak izan direla argiago ageri bait da. Behin irakurketa-kodea onarturik —”tori topikoak” diosku egileak— maisu maisu ageri da Koldo Izagirre. Hau prosa. Hau liburua. Norbera den umearentzakoa.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Peru Iparragirre

Gerezi denbora
Inazio Mujika Iraola

Amaia Serrano Mariezkurrena

Eoskola. Heziketa hipermodernoa
Mitxelko Uranga

Javier Rojo

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Aitor Francos

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Usoa Alberdi Fernández

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Igor Estankona

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak