« Barne taupaden erritmoan | Ez zegoen horrenbesterako »
Artikulu bilduma / Enrike Zubiri "Manezaundi" / Euskal Editoreen Elkarteak, 1990
Nafarmina Jose Luis Otamendi / Argia, 1991-04-21
Idazle nafarra genuen Manezaundi. Gerra aurreko Euskal Herriari kolorea eman ziotenetakoa. Margolaria. Beharrezkoa esango nuke nik. Gero dena histuko zen eta berriro isildu beharra etorri. Rosa Miren Pagolak apailatutako edizio honetan Enrike Zubirik prentsan argitaratutako artikuluak ageri dira, 1930-1936 bitarteko lanak, hirurogeitaka urte zuen Manezaundik prentsan euskaraz idatzi ahal izan zuenerako. Bestelakorik ba omen zuen idatzita, ez gutxi, baina 36ean uztaileko izuak surtaratu. Gurean miseriak zainak luze.
Hamaika sailek osatzen dute bilduma: gertakizun eta ipuinak, politikazkoak, euskarari buruzkoak, ohiturazkoak, etabar. Bizpahiru orrialdeko luzera dute artikuluek, arin irakurtzen dira. Abertzaletasuna eta nafarmina darie. Luzaideko semea izanik baxenafarrera era txairo eta gustagarrian darabil. Mugak erdibitzen dio bihotza, etengabe dihardu haren kontra, muga hausten euskal herrien batasun premia aldarrikatuz. Zintzo bete zuen mugalari lana. Ordea muga gehiegik harrapatu zuen erasateke guztiak mugalaria aduanez erditu: bi menderen artekoa, euskararenak, gerrarena, gizarte industrialerakoa. Horregatik, oso urrunetik ari zaigu zenbaitetan Manezaundi, urrunetik ari zaigu misogino delako, basati zintzo jotzen gaituelako, xenofobia basa erakusten duenean, baina norbere lurrak ibili beharra dago zerraditzeko. Bestetan geure gogoarekin batera da Manezaundiren jarduna: euskarak iraungo badu prentsa behar duela, eskolak behar dituela, hiriratu behar duela; gure historia etxeko begiz daki ikusten errakuntza politt eta guzti…
Helburu didaktiko-moralizantea dute artikuluok erabat, euskaltzalea, nafarzaletzea dute xede. Oso samintzen du euskararen galbideak, azken kukurruak susmatzeko beldurrak nahigabetan dauka. Azken urteak amets batentzat.
Maitegia ezagutu egin behar omen da. Nafarroako zolan datza Manezaundi, udaberri-gose bere testuak. Onaurkirik frango bada.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera