kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Arrodaren gunea / Javier Rojo / Bizkaiko Foru Aldundia, 1991

Zauriek odol-eztia isurtzen dutenekoa Gerardo Markuleta / Argia, 1991-03-24

Pamielaren esku trebea ikusten da Bizkaiko Diputazioaren lehiaketetan saritutako lanen argitalpen txukunetan, nahiz eta ene ustetan horrelakoak argitaletxeen ohizko bildumetan txertatuz gero, liburuek irabazi egingo lukete bai distribuzioan bai merkatuan izango duten iraunkortasunean.

Javier Rojo poeta gazteak kaleratzen duen lehen poema liburua da eta askoz gehiago espero izateko esperantza sortzen du, zinez, lehen saio honek. Liburuaren tajuketa zaindua (gaika edo tonuaren arabera sei ataletan banatua); lexiko sujerentearen erabilpena; poemaren egituraketari eskeinitako arreta; nolabaiteko diskurtsibotasuna (kolokialismoa eta abstrakzioaren arteko oreka; surrealismoari lekurik utzi gabe, sinbolismo garbia nagusitzen da); egunerokotasuna eta betiereko gaiak (denbora, heriotza) nahasteko joera… Liburuaren ezaugarri guzti hauek azken bolada honetan euskal poesian indar hartzen ari den sentsibilitate berri baten harian kokatzeko oinarri ematen digute: Marijose Kerejeta, Iñigo Aranbarriren azken liburua, Andoni Tolosa, Jon Iriberri…

Akatsño batzu badira euskarari gagozkiola, azken errepasoaren falta salatzen dutenak; erritmoa apur bat zainduz gero, zenbait poemak asko irabazi dezaketelakoan nago; erabilitako imajinerian oso ezagunak egiten zaizkigun irudi eta hitz klabeak agertzen zaizkigu; baina ez ahots pertsonala itotzeko moduan.

Ez daukat lehiaketaren epai-mahaia osatu zutenen berririk, baina, euren lana hain kolokan jarririk dagoen honetan, euren alde esan dezadan nere ustez kasu honetan behintzat ez direla oso erraturik ibili eta sorkuntzaren berritasunei antzematen asmatu dutela, hain arrunt den anakronismoan erori gabe.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak