kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hitzak eta giltzak / Iñigo Aranbarri / Alberdania, 2001

Hitzak eta giltzak / Putz, 2001-10

Iñigo Aranbarrik zera diosku bere Hitzak eta Giltzak liburuan: hizkuntzaren osasunaren giltza gimnasian dagoela neurri handi batean; eta bakarreko borroka dela hizkuntzaren koloreez jabetzearena. Hau hobeto ulertzeko hona liburuko adibide argigarri bat:

Ikastolakumea, azkoitiar gazte batek neska bizkaitar baten ezagutza egin du Korrikako azken jaian. Geratu dira hurrengo asterako, eta hor agertu da neska Azkoitian. “Zer moduz?”, galdetu dio mutilak. Eta “ondo”, besteak. “Eta zu, zelan?”. “Ni, fabrika batean” erantzuna, harrituta, azkoitiar gazteak.

Garbi dago mutil horrek ez duela gimnasia handirik egin, Iñigo Aranbarrik ez bezala. Hitzak eta giltzak liburua gimnasia ariketez josita daukagu. Euskaraz egin daitezkeen gimnasia ariketa on eta txarren bilduma polita dakarkigu gimnasta honek, liburuko azken esaldiak dioen moduan: giltzaren baten bila, hizkuntza ilun, nahasi eta esku-burdindu honi haize pixka bat emate aldera…

Hona liburuko kolore guztietako harribitxi batzuk:

—1967an Euskera aldizkarian argitara emandako “Loyola inguruko iztegitxoa”n idorotakoa: aje-umea (hijo tarado, “los hijos del sábado”, “alkoolez ondo beteta sortuak”).

Intelektualitatearen hiztegian

Ez duzu denbora asko behar ohartzeko intelektualak, edozein izanik bere lanbidea, ez duela telebista ikusten. Ez du ikusten, zapeatu egiten du, eta maiz erabiltzen du hitz hori, batez ere lagun artean kalitate eskaseko zerbaiti buruz hitz egin nahi duenean:

Orain hurrengoan, zapeatzen ari nintzela, orain arteko gauzarik kutreena ikusi nuen telebistan…

Berdintsu gertatzen da irakurtzearekin. Intelektualek ez dute egundo irakurtzen, berrirakurri egiten dute beti:

Lehengo batean, Lezama Limaren Paradiso gogoangarria berrirakurtzen ari nintzela…

Irakurtzea, telebista ikustea bezala, ohartuko zineten, gaizki ikusia dago jende aurrean. Hortik hitzez ere bereiztu beharra.

Sinonimoak

Afrikako Ghanan, Gineako Golkoan, bada etnia bat urteetan esklabotzaren mende bizi izandakoa. Handik hegoaldeko tribukoek herrietan sartu, gizon zein emazte gatibu hartu, eta zuriei saltzen zizkieten. Amets amerikarra zuten hauek betetzeko: Luisianako solo hezeak, Georgiako etxaldeak, Alabamako zuhaitzen adarrak… Eta hala jarraituko zuketen iparraldeko biztanle hauek, baldin eta, balioa galtze aldera, aurpegian beren buruari zauriak egiten hasi ez balira. Usadio legez, umetatik tatuatzen zituzten gurasoek. Orban zatar haiekin bekoki, sudur eta masailak itsusiturik, ezin sal zitezkeen inon. Munstro bilakaturik, ez inorako ez inorentzat. Horregatik, nankani hizkuntzan pareko hitzak dira itsusi eta libre. Sinonimoak dira.

Izenlagunaren amaraunean

Kalean, musika jaialdi bat iragartzen duen afixaren aurrean:

Abiada Handiko trenaren aurkako Asanbladaren aldeko kontzertua

Palindromo bat (aurretik atzera zein atzekoz aurrera irakurtzen diren hitz kateak):

ARRATE ETARRA

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak