kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Kristalezko bularrak / Pablo Sastre / Susa, 1990

Errealismo berriaren bila Edorta Jimenez / Argia, 1990-12-16

Mugarriak ezartzea deitua izan zen Pablo Sastre gaztea euskal literaturara. Urte gutxiren buruan liburu sorta ederra zuen kaleraturik gazte hark. Bestalde, aldizkari honetan beronetan zein egunkari eta kazetetan idatzi izan du langile nekaezin honek.

Prentsan eta literatura aldizkarieran argitaratzen etengabe idazten segitu badu ere, bost urte eman ditu Pablo Sastrek libururik kaleratu gabe. Tarte luzetxo honetan ausnartu behar izan dituenak, egin bide dituen gogoetak, ez dakizkit nik. Ematen didanez, berriz, sakonak eta gogorrak izan dira. Fruitua inoiz eman dizkigun hoberena da. Heldutasuna du liburu honek.

“Kristalezko bularrak” izeneko liburu honek burura ekarri didana adierazteko izen bakarra aipatu behar baneza, hara hor Raymond Carver. Europako hemeretzigarren gizaldiko maisuengandik oraintsuko amerikarraren bidera etorri da; mimesira makurtu gabe, ordea. Liburua eskuartean hartu eta atoan antzematen zaio egindako bidea.

Pablo Sastrek darabilen Errealismorako abiapuntua hizkera bera da. Ezaguna da egileak herri hizkeretara jo eta eurak bereganatzearren egin duen ahalegina. “Petritegin aurkitutako zinta” dago horren lekuko. Hizkera eta gaia bateginda, kontagai txundigarriak hautatu ditu Sastre gazteak. Zaldia, zahartzaroa, ezkutuko lanak, zoratzea, errealistek hain gogoko izan dituzten gaietara bidaia polita, ederra egin du oraingoan ere.

Sozialista eritzi zaion beste errealismoarekiko aldea nabarmenaz, fantastikotasunez melatu ditu ipuinak, ordea.

Azkenik, nahasturak berak eskatzen izan dituen gainerakoetan ere, hau da, harien josteko moduetan eta burutzeko eretan, ez du huts egin. Kontagai bakoitzari bere taiukera emanik, sorta ederra ekarri du. Ipuinak irakurri ahala estuago lotuko gaituen kate ikustezinak lotzen ditu hemengo guztiak. Batasuna du liburuak. Azken orrialdeko azken puntura heldutakoan nagusitu zaidan inpresioa da.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak