kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ke arteko egunak / Antxon Ezeiza / Koldo Izagirre / Elkar, 1990

Bigarren aktua Jose Luis Otamendi / Argia, 1990-11-11

“Ke arteko egunak” estrenatu eta urtebetera gidoia liburu egina. Ez da oso normala gure artean. Den den normaletik gutxi du liburu honek. Dardarizo modukoa nabari dut, tripako hazkura, ahokada handiegia botako dudanaren beldur edo, zine-gidoi hau literatura dela esatean, muga lanetan ibiltzeak meriturik kenduko balio bezala. Beti seguru jokatu nahiaren herdoila. Lanak, ordea, asmoetan baino fruituetan neurtzen dira. Antxon Ezeiza eta Koldo Izagirreren gidoia izenaren jabe bada behintzat. Ez da gutxi.

Istorioari gagozkiola, labur eta gaizki esanda, erpin zorrotzeko triangulo baten aurrean gaude, maiz poligono bilakatzen dena baina anguloak kamusteke. Bestalde, kotidianoa zaigu horko zertzelada asko, minbera bezain kotidiano.

Pedro Sansinenearen bidai-kronika da, drama konzentrikoetan emana: Telemakok, aita preso nola daramaten dakusa, sustraiak inausita dauzka, emazte-alabak utzita bere burua non koka bila dabil, bihotzez bihotz erromes, urtuz doan aingurabako izeberg. Behinbehinekotasunak agintzen du, estazioek, aireportuek, irudiak pitzaduraz jota daude. Ez dago dudarik, XX. mende hondarreko Euskal Herrian gaude: inguruak kontraste ugari du, zaila da eramaten, harremanak zakarrak dira, Pedrok ispilua joz ukabila odoldu du.

Eskenen linealtasuna etenda ageri da, istorio paraleloak, trama poetaren bulkadak gidatzen du, zenbaitetan drama handietako indarra sentitzen da, eskena batek hurrengoa ebakitzen du, off-ahotsak, odolak, keak lotzen ditu.

Pedroren figura handia da, askotan geure buruak baino sinesgarrigo dirudi, taularatua ikusten dut antzokian, arketipoa. Beste aldean, Keparen pertsonaia egin zait txepelena neuri, batez ere Lurdesekikoetan. Sugerentziak, irakurketa posible ugaritarako ematen du: memoriari erreferentzi etengabeak (aita, Paula protagonista estaliak…), umore tristea, itolarri existentziala…

Liburu ekologikotzat ere joko nuke, besteak beste geure inguru sozial afektibora biltzen gaituelako, galde egiten daki, beraz ausarta da. Ibili nahi duen bidetik dabil garbi, konplejorik gabe, ez du didaktismo ezkuturik, eskapismoari ihes egiten dio, ez du sasi oreka salomonikorik bilatzen, melodrama erromantiko polita da ene aburuz.

Azken aldera, Pedrok pitzatutako ispilua osorik ageri da, aurrean duena isladatzen du. Pedroren hitzekin esateko: “Badirudi gerrek badutela bigarren aktu bat…”.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak