kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Domingo Agirre: Euskal eleberriaren sorrera / Ana Toledo / Bizkaiko Foru Aldundia, 1989

Euskal eleberriaren sorrera Josu Landa / Argia, 1990-03-25

Jose Alberto Pradera bizkaitar Diputatu Nagusiak sarrerako lanean liburu hau bizkaitarrei bakarrik eskaintzen badie ere, geuk ere heldu egin diogu Ana Toledoren tesi mardul honi, urte luzeren ondoren mamitutakoa. Txomin Agirreren elaberrigintza du aztergai, argitaratu zituen hiru nobelen egiturak eta hizkuntza ikertuz baina baita ere bere garaiarekiko loturak argitu nahiz.

Esan daiteke tesi hau Agirreren nolabaiteko erreibindikazioa dela. Izan ere, maiz gertatu ohi da, zenbait klasiko (Orixeren kasua izan daiteke aipagarriena) astindu eta gutxietsi ondoren, handik urte batzutara, berriro ere positiboki berreskuratu nahi izatea. Antzeko zerbait gertatu da Txomin Agirrerekin. Euskal nobela modernoaren biztualdiarekin batera, eredu gisa baztertuak izan ziren ondarrutarraren nobelak, eta maiz karikaturizatuak, garaikideak zituen beste kulturetako nobela errealistekin alderatu eta gero.

Toledok buelta bilatu nahi dio oraingoan gutxieste horri, eta horretarako bide ugariak erabiltzen ditu. Aurrenik, egotzi izan zaizkion akatsak ez ezkutatu, baina baloraziorik ezean ezaugarri modura agertu. Bestetik, alderaketak egitekotan inguru gertukoekin egin behar direla esan, Txomin Agirreren nobelak bere inguruaren fruitu izan zirela frogatuz (beste klase bateko errealismoa, baina errealismoa hau ere). Azkenik, Txillardegiren “Leturia” arteko euskal elaberrigintzaren oinarriak eta ezaugarriak ezartzearen meritua harena izan zela egiaztatzea (eritzi bezala maiz entzuna bazen ere, azterketaren bidez xehetu egiten ditu uste horren oinarriak).

Ikerketarako metolodologia helburuen arabera moldatu du egileak, literatur kritika unibertsitarian erabili ohi diren ereduak beharren ondorioz erabiliz. Ereduen arteko sintesia, halere, hankamotz gelditu delakoan gaude. Halako aukera integratzaileak (hots, metolodologia zehatz bati ez jarraikitzeak) barnetik lotuagoa den idazketa eskatzen du, azterketa atalka egin baina idazketa modu osoagoan burutu. Esate batera, tesiaren xede eta ondorioei behatuta, zenbait ikerketa formal isolatuegi geratzen dira, eta ordukoari buruzko azalpen soziologikoa ongi dago, baina Agirreren lanei aplikazio haundirik egin gabekoa.

Esan bezala, Txomin Agirre erreibindikatu beharra zegoen, eta funtzio horixe primeran betetzen duen lana eskuetaraztea eskertu egin behar Ana Toledori.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak