kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ez gara geure baitakoak / Joseba Sarrionandia / Pamiela, 1989

Ez gara geure baitakoak Josu Landa / Argia, 1990-01-28

Naufrago botila gisa iristen zaizkigun Sarrionandiaren liburuek ezinbestean jaso behar harrera ona irakurleongandik. Behartutako urruntasuna tipiagotzeko modu bakarra horixe dugulako. Tajukera eta estilo aldetik ere sopresarik jasotzea zaila egiten da Josebaren kasuan, zernahi kontatzeko erabiltzen duen modu berezi eta batez ere maitagarri horrek goitik behera kutsatzen dituelako liburuok. Beste arrazoien artean agian horregatik lortuko zuen gure artean dagoen inkondizional klub ugarienetakoa. Horrexegatik “Ez gara geure baitakoak” honek, bestek bezala, berarekin dakar ongi etorria eta harrera beroa.

Ateraldi, alegia eta erreflexio laburrez osatutako liburua da oraingoa, lehenagoko “Ni ez naiz hemengoa” eta “Marginalia” bikotearen bidetik. Desberdintasun nabarmenak badira, haatik, azkena eta aurreko bien artean. Bestetan ugariak ziren gogoeta solteak —sorketa narratiborik gabekoak— desagertu egin dira azken honetan. Tradizio literariotik zein ahozkotik jasotako istorio edo zertzeladei buelta ematea da gehien maite duen ariketa. Bestetan ere maiz egiten zuen halakorik, baina oraingoan ia hori besterik ez. Alde horretatik, “Ez gara geure baitakoak” honetan ez dago literaturari berari buruzko eritzirik, ezta inolako sententziarik ere —jakinda ere Josebaren sententziek ez duela inoiz ezer “sententziatu”—.

Mitologia eta tradizioa berriz idaztearen saio horren ondorioz, esan liteke fabulak maite dituenarentzako liburua dela. Alegiekin batera, ateraldi mordoa ere badago. Geure ustez liburuko osagai ahulena, ateraldiok umore gutxiko grazia baino haragoko deus ez dutelako.

Bilaketan ari den idazle bezala agertzen du Josebak bere burua. Eta horren praktikaratzea azken punturainokoa da liburu honetan ere. Bilatu, zer aurkituri jaramonik egin gabe. Ibili, nora heldu inolako axolarik izan gabe.

Gauza laburretarako joera du Sarrionandiak: ipuinak, poemak, gogoetak, alegiak… Liburuak elemendu laburrez osatu ohi ditu. Laburrerako joera horrek dezente definitu izan du bere literaturari buruzko kontzepzioa. Horren zergatia azaltzen digu azken liburu honetan atarian: “Bilatzea maite duenari tipitasunak bilaketaren atsegina ugaltzen diolako, edo autorea lan luzerako nagia delako, edo lana hasita bihar etzi huts egitearen bildurrez luzarorako engaiatzen ez delako, edota gauza tipietan handietan bezainbeste sekretu kabitzen delako”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak