kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Schopenhauer, Nietzsche eta Spengler,Miranderen pentsamenduan / Joxe Azurmendi / Susa, 1989

Miranderen pentsamendua Josu Landa / Argia, 1989-12-31

“Susa”koak ere prestatu dira antza hurrengo urteetarako indarrean iragartzen den saiakerari ongi etorria emateko, sail berezia martxan jarriz. Saileko estraineko lana, euskal saiogilerik saiatuenaren eskutik datorkigu, Joxe Azurmendik Miranderen pentsamenduari buruz idatzitakoa hain zuzen. Halere, bere asmoa ez da Miranderen pentsamendua here osotasunean azaltzea, hiru pentsalari alemaniar haundiek ordezkatzen duten filosofi ildoak Miranderengan zer nolako eragina izan zuen zehaztea baizik.

Hauxe dugu Azurmendik idatzitako saiakeren artean beharbada irakurtzeko zailena. Hasierako kapituluetan batik bat, ariera guztiz filosofikoan murgiltzen da egilea, nahiz eta mementuoro Joxeren prosa zuzenak eta sistematizazio ahalmen izugarriak ulergaiztasunetik salbatzen gaituen. Bestetik, liburu honek Miranderen inguruko mitoa bere tokian jartzen izugarri lagunduko duelakoan gaude. Faktore batzu dira Miranderen figura geure begi aurrean hain miresgarri bilakatu dutenak (guztien oinarrian, paganismoa eta mendebaleko kulturaren kritika), eta faktore guzti horien nondik norakoa zehaztearren eta bakoitza bere tokian jartzearren, datu mordoa eskaintzen dizkigu Azurmendik.

Sinplekeria eta topiko askotxo idatzi-esan izan dira Miranderen inguruan, eta liburu honetan goi-azpitik astindu egiten dira topikook, ukaezinezkoak ukatu gabe, baina gogoeta zabalagoetarako bidea eskainiz. Horixe bait da ikerketa honen balio haundietako bat: Miranderen beste alor batzu aztertzeko modua zabaltzen du, ateak zabalik uzten dituen ikerketa da alde horretatik. Esate batera, mitologia keltikoaren eraginak izan zuen garrantzia sujeritu egiten da bertan. Garbi dago era berean ikerketa honen itzalean Miranderen sinbologia birraztertzeak argitasun haundiak ekarriko lizkigukeela Pariseko euskal idazle kriptikoaren inguruan. Hainbeste zor zaio Miranderi, eta Joxe Azurmendik kitatu du zor horren zati inportante bat.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak