kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Argiaren barne-distantziak / Imanol Irigoien / Erein, 1989

Argiaren barne-distantziak Josu Landa / Argia, 1989-11-12

Imanol Irigoien, poeta baino lehenago ez dakit, baina poetaz aparte pintorea ere badela gaauza jakina da. Jakina izatea gain, liburuan bertan jakinerazi egiten zaigu. Beharbada horregatik zaila da esatea liburu honekin irakurlea ez ote dagoen han-hemenka pinturaren zantzuak igertzera aurretik erabakita. Baina pintoreaz gain musikoa ere badela esanez gero, hori ere sinets liteke, arte mota desberdinak bilduz, erabateko Artearen bilatzeko saioan murgilduta bait dirudi Irigoienek, artearen kontzepzio tradizionalenaren barruan.

Guzti horrek halako metafisika tonu batez kutsatzen ditu “Argiaren barne-distantziak” honetako poemak. Batzutan izateari buruzko gogoeta poetikoen bidez, bestetan denboraren iragateari buruzkoen bidez. Gehienetan objetu hutsak edota izadiko elemenduak kontenplatuta giza-errealitateari begira aporta ditzaketen intuizioak papereratuz. Gogoetarik falta denean, pinturaren inpotentziari erantzuteko dela esan liteke, hizkuntza plastikoak adierazi ezin dituen ñabardurak hizkuntza idatzian emanez. Eta batez ere, liburua da, hots, ez da poema pilaketa bat, koherentzia haundia mantentzen du (poesiaren koherentzia posiblea den neurrian), liburua hasi eta bukatu arte. Malizia batere gabeko liburua, baina intentzionalitate haundikoa.

Esentziaren bilaketa horretan, bederatzi zatitan banatzen du liburua Imanolek, baina banaketa horrek gehiago dirudi orden kronologikoari erantzuten diola beste ezeri baino. Nolabaiteko eboluziorik ere badago halere, laberinto baten modura. Poema erreflexiboenetatik hasi, poema sinbolikoagoetara jotzeko ondoren, segidak hizkuntza pinturagai gisa erabiltzeko, eta gogoetara itzultzeko azkenik.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak