kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Mugetan / Hasier Etxeberria / Elkar, 1989

Nola idatzi klabe politikorik gabeko nobela politikoa Josu Landa / Argia, 1989-10-29

Hasier Etxeberriak nobela hau idazteko diru-laguntza jaso zuen iaz Eusko Jaurlaritzatik, eta aurtengo “Xalbador” sarira aurkeztuta akzesita lortu. Ofizioko nobela dela esango nuke, pretentsio haundirik gabekoa eta kurioso samar idatzita.

Iheslari izandako neska (Nati) eta bere betiko amorante platonikoa (Mikel) ditugu pertsonaia nagusiak. Tartean aborto bat dago, eta horretarako egindako muga igarotzeak sortzen duen atxiloketak eta susmo ustelak emango dio abiapuntua nobelari. Komisaldegiko amilketak (Mikel) eta tinko eusteak (Nati) datoz segidan, akusazio faltsuaren argitzeak bukaerako korapiloari bidea emanez.

Kapitulu txikiz darama Etxeberriak nobela pausuz pausu, pertsonaiaz pertsonaia, kapitulu bakoitza pertsonaia batean zentratuta bait dago. Alde horretatik, filme bateko sekuentzien antzera pilatzen dira gertakizunak “Mugetan” nobelan. Pertsonaiak ez zaizkigu konplexutasun haundiegiz aurkezten, baina deskribatzen zaiguna nahikoa da airean gera ez daitezen. Guzti hori lagungarri gertatzen da liburuaren atseginean.

Kapituluak pertsonaiaka antolatze horrek erraztasunak ematen dizkio egileari bai batzuk bai besteak gisa berezituan aurkezteko. Pertsonaia batzuk deskriptiboak diren bezala (abokatua, Natiren ama…), beste batzuek gogoetarako bidea ere aurkitzen dute (Mikel, Eperik Gabeko Saltoa dela eta), edota oroitzapenerako (Nati, zumitzezko lanparak direla bide). Haatik, gorabeherok ez diote berotasunik batere galerazten.

Askotan aipatu izan da gisa honetako literatura egiteko ezintasuna (debeku moduko zerbait ere entzun izan dugu). Ez bata ez bestea, zaila badela egia izanda ere. Eta zailtasuna ez dator “apologiaren mundutik urrundu nahi” izatetik noski, oinarrizko baldintza hori beteta sinesgarritasuna lortu ahal izatetik baino (Aingeru Epalzak liburuko kontrazalean dioenaren haritik tira eginda).

Abila ageri zaigu Hasier elipsi narratiboak egiteko orduan, kontakizunak indarra gal ez dezan. Esate batera, Natik sasitar izateari uzteko zergatiaz bai, baina moduaz ez da hitz bakar bat ere esaten, seguru aski gaiak daukan polemikotasun gaurkotuagatik. Baina hain gai garrantzitsuetan elipsira jotzeak nobelaren indarra eta haria beste nonbait bilatzera darama. Horrek darama abokatuaren pertsonaia (Jose Ramon Beistegi) batere sinesgarriak ez diren gauza asko eta asko egitera. Abokatua baino detektibea dirudi. Honen ondorioz sarritan gehiago ematen du detektibe-nobela bat (komisaldegiko galdeketek ere kutsu horixe dute), bestelako gisakoa baino.

Hau bezalako nobela gehiago behar ditugu. Ofizioko nobela gehiago, irakurterrazak, pretentsiorik gabekoak. Euskaltegietan asko eta arrazoiz salduko direnak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak