kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Elorri / Bitoriano Gandiaga / EFA, 1989

Elorri Josu Landa / Argia, 1989-10-01

Gure artean belaunaldien arteko abiada ohi baino askoz azkarragoa da, eta Bitoriano Gandiaga bizirik ehortzitako klasiko horietako bat dugu. Primeran dago, beraz, aspaldi agortutako “Elorri” haren bigarren argitalpena egin izana. Tartean pasatako hogeitasei urteek zahar kutsua erakarriko diote liburuari irakurle berrien aurrean. Alde horretatik, primeran datorkio Juan Mari Lekuonaren hitzaurre-azterketa, euskal poesiako klasiko batek merezi bezala.

“Hiru gizon bakarka”ren egile bezala pasako bide da historiara Arantzazuko frailea. Ez gara sartuko “Elorri” bere lanik onena ote den eztabaidan. Bere lehen liburu honetan, Gandiagak gauza asko frogatu zituen estrainekoz. Esate batera, perfekzio formalarekiko grina, poemok eraikuntza guztiz zainduak izaki. Baina horrezaz gain (poema-konstruktore gehiegi ditugu orain), sen poetiko ikaragarria zerion hasieratik Bitorianoren poemagintzari. Sen poetiko hori mistikaren bideari lotuta datorkiola ere esan liteke: behatzea eta gogoetatzea. Mistikaren kontrapuntuan (Jainkoaz blai daude “Elorri”ko poemak), gizabanakoaren dudak eta argitzalak. Gandiagak berak dioen bezala, “Elorri, / zugaitz da ta sasi”.

Gainerantzekoan, gerraurreko iturrietan edaten du “Elorri”k euskal tradizioari dagokionez, beti ere sinbolisten manerak erabiliz. Lizardi edo Lauaxeta, klabe erlijiosoan. Erreferentzi mundua, Arantzazun hasi eta bertan bukatzen da. Poetika hutsaren eremura mugatzen da ia liburuaren balio haundia. Gerora gauzatuko zen poeta izugarriaren lehenbiziko emaitza.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak