kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Espaloian dago munduaren xilkoa / Joakin Balentzia / Susa, 1989

Espaloian dago munduaren xilkoa Josu Landa / Argia, 1989-06-04

Garrantzi haundiko urtea honokoa Joakin Balentzia nafar idazlearentzat. Duela gutxi bere lehen narratiba-liburua aurkeztu genuen, eta hara non denbora gutxi barru lehen poema-bilduma ere kaleratu digun. “Espaloian dago munduaren xilkoa” du titulua, eta arras adierazgarria gertatzen da berau. Poemok idaztearren, Balentziak munduko espaloietan gertatzen direnak behatzeari ekiten dio, ohar horiek sinbolizatuz gero orokortasunera heltzeko. Eta ez alderantziz. Izan ere, poesiaren balio haundienetakoa horixe bait da: norbere errealitatea unibertsalizatzeko ahalegina. Ahalegin horretan antzeman dugu poeta argitaratu berri hau. Saioa poliki samar burutu duelakoan gaude.

Lau zati ditu liburuak. Lehenengoan (“Utz nazazu pakean”) gerrari buruz ari da, hitz horrek izan ditzakeen konkrezio gertuenak ere tartean direla. Zati honek hartzen ditu poema gehienak, eta berau dugu liburuaren mamia gehien mugatu eta kutsatzen duena. Bigarrenean (“Ura eta odola bildu ditun”), amodioa dugu irudigai. Hirugarren zatiak (“Bere pasioen biktima izan zen”) frustrazioari eta desamodioari uzten die lekua. Azkenik, “Hodei gorriak jotzen” deritzona ehun orrialdeko poema-liburu trinkoaren muina edo sumarioaren funtzioa betetzera dator, bai mami aldetik bai estetika aldetik.

Joakin Balentziaren poesian Maiakovski baten, eta batik bat Bertolt Brecht-en oihartzunak aurkitu ditugu, sinbolismoz beteriko estilo epikoa dela medio. Guzti hori, existentzialismo apur batez kutsaturik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak