kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Egiaren egarriz / Henriette Aire / Maiatz, 1989

Egiaren egarriz Josu Landa / Argia, 1989-05-28

“Maiatz” aldizkarian noizbehinka lanak argitaratu dituzten ipartar idazleek liburua kaleratzeko aukera izan ohi dute, denbora igarotakoan. Oraingo txanda Henriette Aire-ri tokatu zaio, “Maiatz” liburu-sortaren 18. alea dela bide. Ezagunak genituen, beraz, neska poeta honek han-hemenka argitara emandako poemak (kanturen bat ere bere letraz osatua izan da), baina poemok bilduma gisa irakurtzeak idea orokorragoa ematen ahal digu.

Libre ezin bizitzeak eta maitasuna nahi bezala ezin gozatzeak kutsatzen du Henrietteren poesia goitik behera. Urradura sakon batetik sortzen dira hitzak antza. Mundura egokitu ezinean dabilen gizakia da protagonista. Are arrotzago sentitzen da emakumea mundu horretan, zapalduta. Airek berak dioen bezala: “Ateak hetsi dauzkigute / Gure baratzean arrosek / Ez dutelakotz arantzerik”. Filosofia hori hobekien laburbiltzen duen poema bukaeran dagoen “Uste zinuen” izenekoa da, dozena bat orrialdeetan zehar bizitzaren ikuspegi zapuztu baina azkenean optimista eskainiz: “Behar baituzu ikasi, / Nahi duzunaren / Ez nahi ukaiten”.

Henriette-ren poemak ez dira pisuak, neurriz laburrak maiteago ditu. Esaldiak berak, laburrak baino laburtuak dira, eta horrek sinpletasunaren barruan halako erritmo eta grazia berezia ematen die. Gainerakoan, eta ildo beraren barruan, ornamendu handirik ez dute poemok, sententzia labur bat nahikoa izaten da, hitz.andana sinple eta neurtuez lagunduta.

Azken hitz bat argitalpenaren txukunari buruz. Oraindik ere beste galaxiako itxurarik hartzen ez badute ere, “Maiatz”eko liburuek argitalpen honen bitartez aurrerapausu haundia eman dute, azala hornituagoa eta solapaz lagundurik, barrua lasaiagoa… gutzi horrek poemon irakurgarritasunerako alde izaki. Ezin zuen bestela izan, literaturzale argitaratzaile direlarik edo alderantziz.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak