kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Neure lau urteko ibillerak / Jose Maria Etxaburu / Auspoa, 1988

Neure lau urteko ibillerak Josu Landa / Argia, 1989-05-14

“Auspoask duela zortzi bat urte ekindako liburu autobiografikoen sailak badu jarraipenik oraingoan ere. Hasiera hartan sekulako liburuak eman zituen argitara, eta beharbada azken aldian kaleratzen ari direnek ez dute haien tamainako lekukotasunik ezta balio literariorik ere, baina dudarik ez dago biografia intraszendenteenak ere merezi duela bere memori liburua.

Jose Maria Etxaburu ondarrutarrak kondatzen dizkigun “Lau urte” hauek 1936tik 1940ra bitartekoak dira. Fetxak ikusita, pentsa liteke gerra-kondakizunak izango direla, baina ez da halakorik. Hobe esanda, gerrari etengabe ihes egindako gizonaren istorioak aipatzen dira bertan. Izan ere, gaisoaldi batetik irten berria zelako Francoren tropak Euskadira iritsi orduko Etxaburuk mugaz bestaldera egin zuen hanka. Ipar Euskadin II. Gerra Mundialaren oihartzunak entzun zirenerako, berriz, gure protagonista berriz jaioterrira itzuli zen. Gerratik, beraz, oihartzunak besterik ez zaizkigu jasotzen liburuan. Ez dago lan-batailoirik, ezta gartzelaldirik ere orriotan. Guztiz berezia, bada, Etxaburuk bizitako esperientzia, gainerako liburuetan jasotakoari bagagozkio behintzat.

Liburua aurretik zatika argitaratua da “Zer” aldizkarian 1984-86 bitartean, eta hizkuntzari dagokionez garbizale amorratua dugu Jose Maria, esfortzurik haundiena erdal kutsuko hitzik ez sartzeari ematen dioten horietakoak. Narratzeko orduan egileari ez diogu iaiotasun berezirik aurkitu, baina honelakoetan gertatu ohi bezala, gertaerek eraman egiten zaituzte, eta erraz irakurtzekoa da. Esan bezala, guztiok animatu behar genituzke geure zaharrak beren memori liburuak idaztera, nahiz eta argitaratzeko ez izan. Horixe honelako guztietan bururatzen zaigun konklusioa.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak