kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Heriotzaren ipurdia / Joakin Balentzia / Pamiela, 1988

Heriotzaren ipurdia Josu Landa / Argia, 1989-04-30

Berrogei urteko Iruñeko seme hau duela ez asko hasi da euskal letren saltsan murgiltzen. Batik bat han-hemenka argitaratutako artikuluen bidez eta —sorkuntza mailan— “Korrok” eta “Susa” aldizkarietako ipuin-poemak direla eta, genuen ezagun. Oraingoan libururako urratsa eman du. Bost ipuin bilduz bidenabar.

Liburuko solapan bestelakorik saldu nahi bazaigu ere, ez dirudi heriotza bost ipuinon haria denik. Horietako batzutan heriotza ageri bada ere, zail samarra da narrazioen arteko inolako batasunik aurkitzea, ez tematikorik, ez estilistikorik.

“Etxeko sutea” da gure ustez liburuko lorpenik handiena, ipuinik borobilena. Kontakizun trebea burutzen du Balentziak ipuin honetan, ipuinaren ideiarekin bat egiten du estiloak, arin eta aberatsa, betelanaren inpresioa ematen duen deus idatzi gabe. “Heriotzaren ipurdia” ere ipuin polita da, eta aurrekoan tentsio narratiboa zena oraingoan distantzia ironiko-kritikoa dugu, nahiz eta horrek ipuinari mementuko interesa kendu maiz.

Gainerako hiru ipuinei buruz (“Afrika, beldur ote haiz?”, “Gerrara joateko ordua” eta “Familia haundi bat”) ezin laudorio handirik esan. Hitz batez esateko, ez dute liburutan argitaratuak izateko mailarik ematen. Ipuinon intentzioa ez da garbi gelditzen, halakorik baldin badute behintzat. Ez dira ipuin borobilak, ez argumento aldetik, ezta hizkuntza narratibo aldetik ere. Lehenengo biak airean gelditzen dira, egileak oso urruti marka jarri eta gero ezin iritsiko balu bezala. Liburuko azken ipuina, “Familia haundi bat” benetako berri batean oinarrituta dago, eta omenaldi gisa balio badezake ere, ipuinari ustel irtendako saioa deritzogu.

Horrelakoetan susmatzen da gisa bateko literatur aldizkarien funtzioa. Aldizkariak probaleku izan daitezke, exijentzia handirik gabeko lanetarako arragoa. Baina liburua argitaratzeak beste galbaheketa suposatu behar du gaur egun euskal idazleentzat. Galbaheketa horren falta nabaritu dugu liburu honetan. Eta pena da, ipuin batzuren balioa besterenaz makalduta suertatzen bait da.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak