kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bide ertzeko poema bilduma / Isidro Rikarte / Pamiela, 1988

Bide ertzeko poema bilduma Josu Landa / Argia, 1989-03-19

Estraineko poema-liburuak askotan izan ohi dira hastapenezko eboluzio baten ispilu. Duela 34 urte Lerinen jaiotako nafar honen lehenbiziko poema-bilduma honetan, ohizko samarra den garapen baten printzak ageri zaizkigu. Poemak sentimendu-adierazleak dira soil-soilik lehenengo mementuan. Normalean bilaketa formalari ekiten zaio ondoren, lehen bezala sentimenduak adierazteari uko egin gabe bada ere. Isidro Rikarterekin ere antzeko zer edo zer gertatzen da liburu honetan. Hasieran mundu ertzeko behatzailea da poeta, baina batez ere bere arimari begira dagoena. Bestelako nahikunderik gabe. Ornamendu txikiz. Liburua aurrera joan ahala, neurrien eta errimen lanketa bati ekiten zaio, sentimenduak zuzenean adierazten zituen hasierako poesia bazterrean utzi gabe.

Agian liburuaren bukaera aldeko poemak idaztera iritsi denak ez lituzke argitara hain erraz pasatzen utzi beharko liburuaren hasieran daudenak. Agian pasatako garai baten islada bezala joez gero poetarentzat balio handikoak izan litezke. Pentsatzen dugu, halere, liburuaren laburra ikusita, galbaheketa dezente egina dagoela argitara eman baino lehen, eta modu horretan gaindituta egongo litzateke hasten den poeta batek izan dezakeen tentaziorik handiena: poemen pilaketa erizpidegabea.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak