kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Argi bila / Xabier Galarreta / Txertoa, 1988

Argi bila Dabid Zuazalde / Argia, 1989-02-19

Azken hamar urteotako literaturaren, batipat, narratibaren ezaugarrietako bat esperimetalismoa bazter uztea izan da. Sinbolikoki, Atxaga Obabara igotzea eman dezakegu mugarritzat, horrez geroztik euskal idazleen artean inor gutxi ausartuko bait da arriskugarri daitezkeen hizkuntz eta narrazio esperimentuak egiten (famatuen artean K. Izagirre salbuespen eta R. Saizarbitoria mutu).

Ez dugu hori txarra denik esan nahi, jorratutako ildoetatik abiatzea bidea xamurrago eta emaitzak ere handiago egiten baititu, baina horrek ere badu bere ordaina: uniformetasun gehiegi eta epe ertain eta luzera aurrerapenik egiteko aukerarik ez betiko bideetan tematzen bagara.

Kasuan kasuko balorazioak egin beharko dira, alde on eta kaxkarrak neurtu, baina gure lagun batek esaten duen legez nobela onekin batera nobela ausart erratuak ere behar ditugu. Alderdi honetatik, behar baino arreta gutxiago jaso dute azken urteotan plazaratu zenbait idazleek (Joxan Agirre eta Luis Daniel Izpizua datozkigu orain burura). Alabaina, ezin ukatu beste hainbaten bidea bakarti ezezik antzu ere izan daitekeela (Iñaki Garmendia eta Ander Iturriotz aipatuko genituzke, barkazioarekin eta eta inor mintzeko asmorik gabe).

Guzti hau zertara datorren? Xabier Galarreta ipuin liburu hau ere, esperimentatzale bide horretan barrena abiatzen delako. Zaila da epairik ematea, arraroa baita liburua. Esan genezake gehiago direla seguru asko okerrak eta makurrak ondo asmatuak baino. Hizkuntzan ere, huts larregi eta larriak somatu dizkiogu. Hala ere, ausartu egin da, eta hori du aipagarri. Idazle gehienak (kolore guztietakoak bestalde) adar biko arbolaren gerizpean (exotismo-ruralismo) dauden honetan, abiatuko ahal da beste inor bide ilun ezezagunetatik!

Azkenik, bitxikeria gisa, Koldo Jimenez de Aberasturi editoreak egin duela hitzaurrea. Euskaraz jakin ez eta itzuli egingo zioten; ondo. Baina galdetzen dugu, nola komenta dezake irakurri ezin izan duen idazlana?

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak