kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Kadrila alegera festan da / Josef Urruty Borde / Pamiela, 1988

Kadrila alegera festan da Dabid Zuazalde / Argia, 1989-02-05

Denbora luzea zen euskal liburu batek ez gintuela halako bozkarioz betetzen. Zer ote zen pentsaka hartu genuen eskuartean, eta hasierako jakinmina, ustekabe, harridura eta barre algara bihurtu zitzaigun orriak igaro ahala.

Liburua, nolabait, parodia handi bat da. Parodiagai zer ote den? Euskal literaturaren urrezko aroa, “eskualdunik bait zen”, ez zen konpainian biltzen ziren Axular, Etxeberri Ziburukoa eta lagun arte osoa. Edo hobeki pentsaturik, hori ez da aitzakia besterik liburuaren egileak bere adiskideekin ongi pasatu eta iseka galantak egiteko.

Dena dela, liburuaren mamia izatez, hauxe duzu: hasierako permisioniak, irakhurtzaileari eta ohizkoen ondotik, ipuin, poema, sermoi, berriketa eta marrazki sail bat, azken hauek kenduta, beste guztiak garai hartako idazleen ahotan jarriak (Sarara biltzen zirenetarik izan zein ez), hala nola: Tartas, Harizmendi, Gazteluzar, Bertrand de Etxauz dibinoa, Mongongo Dassanza, Harginarats, Materre… Marrazkietan berriz, Pamielatarren karikaturak goian aipatu jendekien izenez, eta ondotik irudi porno, beltz eta surrealista mordoxka.

Bai marazkiak bai testuak bat datoz beraien estilo lizun-likits eta txantxa orokorreko moldean. Dena den, badute aipatu beharreko alderdi bat: hala batzuk nola besteak poliki aztertu eta dastatu beharrekoak dira, hasieran agian kausitu ez baina gero eskertzen duzun konplexutasuna bait dute. Testuak, bestalde, nola halako zubereraz idatziak dira, eta beraz ez edonorentzat ulerterrezak.

Egilea, maskaraturik ageri zaigu ezen ez izkutaturik. Bere izen-goitizen-abizenak, liburuaren egile eta marrazkigilearen izenetatik atera ditzakezu, eta ez dizugu besterik esango, honez gero nahikoa da, luzatu gara-eta.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak