« Zenbait liburu eta aburu (II) | Aresti, Espriu, Ferreiro »
Hatza mapa gainean / Pello Lizarralde / Pamiela, 1988
Hatza mapa gainean Dabid Zuazalde / Argia, 1989-01-08
Pello Lizarralde, Nafarroako Azpilikuetan maisu dabilen zumarragarra, bigarren narratiba liburuarekin azaldu zen Durangoko Azokan. Orain lau urte “E pericoloso sporgersi” kaleratu zuen Pamielan, eta argitaletxe beraren eskutik dator “Hatza mapa gainean” berri hau.
Aldez aurretik azokako liburu berri interesgarrienetariko bat zirudien eta hura irakurtzera jo dut. Lehenbiziko nobela labur hura saio adierazgarritzat neukan, garaiko moldetatik urrunsko esperimentatu nahia sumatzen zitzaion, nouveau romanen tankerako bidetik. Emaitza, azpititulua bezala, “zuri-beltzean”; lau urtetako isilaldiaren atzean heltze eta umotze lan sakona imajinatu nahi nuen.
Eta iritsi da berria. Hau ere nobela labur bat da, oso laburra, orrialde kopuruz bezala izaeraz ere ipuin luze iruditu zaidana. Orain ere idazleak bere bidea aurkitu eta urratu nahi duela ematen du, bere idazlanak ez bait du agian pareko askorik. Hala ere, gehixeago espero nuen. Heldutasun prozesurik izan bada ez da bereziki antzeman. Interesez jarraitzeko moduko istorioa muntatu du, ustekabez elkatzen diren bi pertsonaiek egiten duten ihesa kontatuz, baten iragana juxtu-juxtu sumatu eta besteaz ezer ez dakigula. Planteiua polita da, baina kontaerak gero ez zaitu espero hainbat tiratzen; ekintzei indarra falta zaie, beharbada geografiaren izengabetasunak sortzen duen abstraktotasunagatik edo.
Irakurlea noraezean eramatea izan da idazlearen aukera eta bukaeran adibidez ondo asmatu du, ahoan gusto mingotsa uzten ustekabean. Halaz guztiz, narrazioan bizkortasuna edo bizkortasuna falta zaiola iduri du. Baina dena den, Pello Lizarralderen hirugarren nobelaren zain geratzen gara, horrek gehiago asetuko gaituelakoan.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez