« “Sugegorri, bandera urduri” | New York, New York »
Biografia eta bere ekintzaren alderdi nagusienak / Jose Ariztimuño "Aitzol" / Erein, 1988
Biografia eta bere ekintzaren alderdi nagusienak Dabid Zuazalde / Argia, 1988-12-04
Hauxe duzue Aitzolen idazlan guztien bildumaren lehen liburukia. Lehena, baina argitaratzen azkena. Arraroa badirudi ere halaxe da: aurretik, orain urtebete edo, bigarrenetik seigarrenera artekoak kaleratu ziren, eta haien berri ere agertu zen orriotan.
Logikoena eta bidezkoena, noski, hasieran argitaratzea zatekeen, hurrengo liburuetarako sarrera gisa balio bait du honek, baina egileek berek adierazten digute ezin izan dutela, eta baita haien arrazoia eman ere: Aitzolen lanak kontsultatu beharra zuten, eta argitalpen honen aurretik fotokopia ilun-kaxkarrez baliatu beharko zuten. Bego horretan arrazoi hori.
Esan dugun legez, sarrera gisako bat da hau, aurkezpen bat alegia. Aitzolen “Idazlan guztiak” izenpean badoa ere, hau ez da berez Aitzolek idatzia, hainbat jakitunek Aitzolen gainean egina baino. Zehatz dezagun:
Hasteko, Ariztimuñoren biografia dugu, Martin Ugaldek egina ehun orritan. Honen osagarri, Joseba Goñi Galarragak burutu duen kronologia, Aitzolen bizitza Euskadiko, Espainiako eta elizaren baitako gertaerekin elkartu eta erkatuz.
Joseba Goñik berak beste bi kapitulu luze burutu ditu, Aitzolek bi alor hauetan egindako eta eragindako lanak aipatuz: batetik elizbarrutiko misiolaritzan eta bestetik gizarte-auziaren aurreko ikuspegi kristauaren zabalkundea.
Francisco Rodríguez de Coro historialariak Aitzolen abertzaletasun politikoa zer nolakoa zen kontatzen digu, aberria nola eratu nahiko zukeen, foruak nola ikusten zituen eta abar. Bestalde, Iñaki Larranagak liburu honetako euskarazko artikulu bakarra idatzi du: “Aitzol euskal soziolinguistikaren aitzindari?” izenburupean, haren itzal-argiak agerian jartzen ditu: euskararen alde ia beti erdaraz jardutearen kontraesana esate batera, eta Aitzolek soziolinguistika alorrean egin zituen lan guztien azterketa, bere ekarpen eta mugapen guztiekin.
Sarreran “Aitzolen eragina euskal literaturan” izeneko lan bat ere iragartzen digute, baina gero ez da inondik inora ageri, tamalez.
Besteen atzetik atera dutenez, aurrekoetan azaldu behar baina argitaratu ez ziren lan batzuk agertarazteko aprobetxatu dute egileek, eranskin gisan plazaratuz “La muerte del euskera o los profetas de mal agüero” eta misiolaritzari buruzko bi artikulu.
Era berean, liburuaren atarian, bilduma osoaren nondik norakoak argitzeaz batera besteetan izan diren huts batzuen zuzenketa egiten dute, Aitzolek idatzi bai baina ezin aurkitu izan diren idazlanak aipatu, eta eginkizun handi honetan lankide eta laguntzaile izan dituzten guztiei eskerrak eman. Guk ere, lerrootatik, eskerrak eman eta arrakasta handia opa diegun bezala.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera