« Nere mundualdia | Ispiluaren isladaketak / Keiko eta beste udazkenak »
Etorkizuna / Salbador Zapirain "Ataño" / Etor, 1988
Etorkizuna Dabid Zuazalde / Argia, 1988-09-25
Orain aste batzuk Atanoren beste nobela bat aurkeztu genuen, “Maitasunaren lanak”, azkenekoa zela esanaz, baina ordurako aterea zuen beste hau. Antza denez, harako hark “Tristeak kontsolatzeko makina” asmatu zuen bezala horrek ere nobelak idazteko motorea martxan jarri du, Aita Zavalaren akuilutxoarekin ziur aski.
Konta dezagun zertaz diharduen “Etorkizuna” honek. Hiru gazte aurkezten dizkigu, baserriko semeak, errenteriarrak, elkarren adiskide minak: Joxe, Iñaki eta Santi, lehengoak biak fin ustekoak eta hirugarrena berriz jatorra baina drogaren atzaparrak atzipetua, injineru, arkitektu eta sendagile izateko asmoa dutenak.
Laster batean soldadutza egitera joan beharko dute eta Espainia aldean sakabanatuko dira. Hiruren bizitzak jiraraziko dituen ardatza da hau, aurretik amona baten mehatxuek ondokoa iragartzen bazuten ere. Joxe —lehendik ere harroxko eta diruzalea—, lapur eta zeharo lotsagabetua etorriko da; Iñaki, zoritxarreko obus batek itsu lagako du sekulako, eta ikusmenarekin batera sinesmena ere galdu; Santi ordea, lehengo sagar ustela, hartua zuen asmo sendoa batez, droga zeharo utzita itzultzen da, eta burubide berria hartuta: zer egingo, eta kaputxino joan.
Ez da hor bukatzen elaberria; aurrera ere makina bat kontu eta komeria ikusi beharko dute gure mutilek, baina ezin kontatuko dizuegu hastetik bururaino.
Aipagarria da Atañoren ahalegina gaur egungo gai bati heltzeko. Hala ere urrun samarretik baino ez duela ezagutzen ezagun du (“bi droga sartu zizkidan patrikan”). Hizkera, gertaera eta abarrek sinesgaitza egiten du istorioa. Atañoren onenak hasierakoak izan ziren, gerrako kontuak, bere familiakoak eta holakoak kontatu zituenean; ikusitakoak, bestela esanda. Geroztikoetan, honakoan kasu, txukun antolatzen du nobela, baina lehengo indar eta garra falta ditu, herren geratzen da alderdi horretatik.
Elaberri honetan besteetan baino nabariagoa da katekesi asmoa, kristautasunaren aldeko propaganda. Ildo horretatik doaz izenburua eta mamia bera: nola ez dakigun zer gerta dakigukeen mundualdi honetan, hemengo etorkizuna igarri ezina denez, ez du zentzurik hortaz kezkatzeak, eta hobe dugu beste mundua —betirakoa— irabazteko prestatzea.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez