kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Amairu kontakizun / Anastasio Arrinda / Euskerazaintza, 1988

Amairu kontakizun Dabid Zuazalde / Argia, 1988-09-18

Lazkaon hasi eta Deban bizi den idazle honek liburu berri bat agertarazi digu, kontakizunetakoa oraingoan, ugari egin baditu ere azken aldian erlijioari buruzkoak ezagutzen baikenizkion.

Liburuko hamahiru hauetatik hiru ezagunak genituen lehendik ere; hain zuzen, Tene Mujika Lehiaketan egile debarraren ipuin onenaren saria eskuratu eta lehiaketaren liburuan argitaratuak: “Aztia”, “Matxalenen komeriak” eta “Frentetik”.

Ipuinak garai ezberdinetakoak ditugu: badira orain 25 urte baino atzeragokoak, baina gehientsuenak hala ere azken dozena erdi urte honetakoak. Denboran bezalaxe, gaietan eta giroetan ere, aniztasuna da liburuaren ezaugarri nabarmena: bere bi bizileku nagusiei men eginaz, badira lehorrekoak eta itsasokoak, badira gaur egun edo gerra garaian kokatuak eta bai eta denbora mitiko batekoak ere, badira asmakizun eta amets kutsukoak batetik, eta bestetik benetako gertaeren kontaera diruditenak.

Desberdintasun guzti horien aldean, badira liburuko ipuinei batasuna ematen saiatzen diren bereizgarriak ere, hala nola, zenbait partetan egituratzea, edo irakaspen moduko ondorioak ateratzeko bidea eskaintzea. Ez baita alferrik apaiz guzti horien aita.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak