kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Made in USA (benetazko zapore amerikarra) / Gaizka Arostegi / Elkar, 1988

Made in USA Dabid Zuazalde / Argia, 1988-09-18

Euskal literaturak azken garaiotan (demagun pare bat urte) izan duen bilakaera aztertuz gero, ezin aipatu gabe utzi zenbait ezaugarri: literatur aldizkarien nolabaiteko gainbehera, lehiaketen emaitza eskasak, eta idazle berrien urritasuna. Lehen biak hirugarrenaren ondorio, neurri batean; ia hamarkada batean ideia berriak eta kalitate nabarmeneko belaunaldi gazteak agertu dira, baina hori oraingoz bukatu da; ezin jakin ordea bolada bateko zuloa edo aldaketa sakonago baten arrastoa ote den.

Ospea lortu zuten azken idazleak 63koak edo baziren, Gaizka Arostegi 65ekoa, 23 urtekoa eta portugaletearra, gure nagusietatik urrunskoa. Ipuin liburu bat atera du Elkar argitaletxeko itzaldua zirudien Txinparta Sailean. Egilea gaztea bada, gaztea iruditu zaigu bere lana ere.

Zer esan nahi dugu idazkera gazte horrekin? Bada, erabiltzen dituen gaiak, agertzen duen pentsakera gazteen gustokoak direla, gaurkotasuna dutela. Bere hizkerak ere, zuzena izanik ere, egungo gazte askorenak duen akats bera du: plastikozkoa ematen duela batzuetan, malgutasun gutxikoa.

Liburuko gaiak kontatuko dizkizuet laburki, zertaz ari naizen jakin dezazuen: “iparramerikar” izan nahiaz zoraturik dabilen bat, egun batean bere burua munduko biztanle bakar kausitzen duen beste bat, norbait tiroz garbitzera doanaren kezkak, Amsterdamgo eskaparateetako puta bat, merkatu hiper batean norbaitek persekutatua sentitzen den etxekoandrea, Europan auto-stop egiten dabiltzan bi gazteren amodiozko topaketa, droga erosteko lapurretan dabilen gazte bat. Konturatuko zinetenez, oso zinematografikoak dira, eta gure garaiaren bereizgarri bat bete-betean dauka: mass medietako kultura; eta gaurko gizartea kritikaturik ere, kultura eta gizarte horren seme agertzen da erabat.

Ipuinak, egia esan, ez dira kristorenak, baina bai freskoak. Dohai bat aipatzekotan: ironia, parodiarako gaitasuna azpimarratuko nuke.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak