kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Narraztien mintzoa / Xabier Montoia / Susa, 1988

Narraztien mintzoa Dabid Zuazalde / Argia, 1988-07-31

Ibilbide luzea Xabier Montoiak egin duena “Anfetamiña”tik hona. Arreta gehiago merezi du, baina korrika eta zalapartaka irakurri dugu, labetik irten berria, eta ia ia irakurri ahalako iradokizun eta komentarioak idatziko ditugu.

Bere lehen liburuan deigarriena, kontundentzia egin zitzaigun; hori, eta poemen erritmo bizkorra, elektrikoa. Haren aldean, pausatuago ikusten dugu hemen, mantsoago, eta ohizko duen bortiztasuna laga ez badu ere, ñabardura asko ere asko erantsi dizkio.

Poema luzeak dira honako hauek, sintagma pilaketa ugarirekin, eta aipagarria da oso erabilitako imajineria aberatsa: geografia urbanoaren parajeekin tartekatu eta nahasturik abere aipu ugari, bestiario partikularra osatzen dutenak. Gu ez gara liburua interpretatzen hasteko nor eta ez gauza, baina halakorik egin nahi lukeenak horien esannahiari erreparatu behar lioke, bai sarri agertzen diren hitz batzuei ere: nozitze, antsigar, zauri…

Gaien aldetik eta, dena asmatuta dagoenez, poesian eta pentsakera eternoak diren batzuk: denbora eta heriotza (gauza bat bera), maitasuna —sentimenduari dagokionez berri samarra Montoiaren olerkigintzan— modu garratz eta etsitu batez, amorrua (txanponaren beste aldea), sexua isurketa ugarirekin…

Orohar, liburua tonua mingotsa da. Ironia dosi mugatuetan erabiltzen du. Batzuetan istorioak kontatzeko joera hartzen du, eta ez dakigu zergatik, poesia bide narratibo horretatik jotzeko aholkua edo eman nahi genioke (ez egin kasu handirik halere).

Aspaldi honetan kaleratutako poema liburu guztiei astinduak ematen aritu gara, batzuei gogorxeagoak, gehienei arinak, baina ez da nahita izan. Nahiago dugu beti ere gustoko zerbait aurkitu eta goraipatu ahal izatea. Gaurkoan aukera hori izan dugu, eta halako tipo pesimista bati zorionak bidaltzea lekuz kanpo dagoenez… garagardo batera behintzat gonbidatuko gaituk, ezta kolega?

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak