kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Arantzak elorritik begiratzen dizu / Txiki Idoate / Pamiela, 1988

Arantzak elorritik begiratzen dizu Dabid Zuazalde / Argia, 1988-06-12

Triste gaudenean poemak idaztea normala da, bolada batzuetan eta batzuentzat, eta barne minak horrela ixurtzea arrazoizkoa ere izan daiteke. Baina hori ez da, inondik inora ere, poema liburu bat justifikatzeko arrazoia. Eta beldur gara Txiki Idoateren lehen liburuska honek ez duela beste arrazoirik, aparteko motibazio eta interesik.

Bestela esanda, oso poesia gutxi duten poemak dira. Baliapide berezirik ez, erritmo bilaketarik ez, lexiko hautaketarik ere ez itxuraz. Lau-lauak dira. Eta esanahiak salbatuko balitu gaitzerdi. Baina ez da horrela. Heineren halako tankerako bukaera ironikoren bat, baina hortik aurrera deus gutxi.

Torrealdairen azterketak esaten zuen iazkoan jeitsi egin zela olerki liburu kopurua. Aurten ez dakit gora edo behera egingo duen, baina hau behintzat ez da historiara pasatuko. Eta “Pamiela”koei esan, heltzen zaizkien liburuetan erdarazkoen kopurua euskarazkoena baino haundiagoa izanagatik, eta Nafarroako Gobernuak ordaintzeagatik, ez dela ona edonolako liburuak ateratzea.

Eta honek ez al du ba, ezer aipagarririk? Bada, gure ustez, egilearen anaiak, Xabi Idoatek egindako irudi surrealista samarrak.

Ez haserretu, Txiki, poema hauek badute beren balioa. Ondo daude kajoian gordetzeko, maiteari edo lagunei erakusteko, baina hortik aurrera… Ea hurrengokoak.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak