kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Euskal Naparren joaera edo emigrazioa / Marzelino Soroa / Editore Elkartea, 1988

Euskal Naparren joaera edo emigrazioa Dabid Zuazalde / Argia, 1988-05-29

Liburu hauek komentatzeko hitza eman bai baina aspaldi honetan ez dugu bete. Ea Soroaren honekin konpontzen hasten garen. Soroaren liburutzat aurkeztu dugu, baina egia esan liburu honen egilea José Colá Goiti arabarra izan zen, erdaraz, eta Marzelino Soroa donostiarra euskaratzailea.

Liburuaren helburua euskaldunen ameriketarako emigrazioa geldiaraztea zen, eta itzulpenaren asmoa ere horixe bera izan zen, euskaldun hutsei hango makurrak eta okerrak ikus eraztea. Hala ere, gaur egun liburuaren interesa historikoa baino ez da, eta apala; itzulpenak berriz filologiarako interes berezia du.

Zer dela eta interes berezi hori? Gipuzkerazko XIX. mendeko prosa erakusten digulako, askok uste baino malgu eta indartsuagoa. Ikusteko da gero, teatrozko jostirudietan herrikoi eta xelebre zen Soroak idazkera kultoagoa nahi duenean nola jotzen duen Larramendiren hiztegira.

Honetaz eta beste zenbait gauzaz dihardu Mujika Iraola idazle gazteak sarreran. Baina halako kontuak utzirik ere, liburuaren irakurketa atsegin eta gustagarri izan liteke erreportai moduko hau eskuetan hartzen duen edo norentzat. Edo ia edonorentzat.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak