kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bart irakurtzeko gaur izkiriatua / Xabier Izaga / Susa, 1998

Luzaroan landuriko zorroztasuna Kirmen Uribe / The Balde, 2001-10

Joseba Sarrionandiak bere “Poesiaren gauza galdua” poeman, ohiko erretolika poetikoaren hautsak astindu eta sasoiaren tankerako hitzak aurkitzeko gonbita egiten diete poetei; behingoz lore, ilargi, begi, amets, izar eta bihotz dekoratiboak eta amour eta toujour bezalako errimak zaborretara botatzeko.

Xabier Izagak ederki jaso zuen lagunaren mezua, eta hitzak eta gogoetak era zehatz, azkar baina landuan harilkatzeari ekin dio. Izan ere, inor baino unatuago baitago kartzelan dagoena erretolikaz, hitzen zehaztasun ezaz. Zorrotza du begirada Xabierrek, eta areago luma. Harritu egiten du galerietako bizitza (eza) irakurleari helarazteko duen abileziak.

Detaile txiki baina esanguratsuen aukerak ematen die indarra poemei, oraindik gazte zara, esaten dit amak urtero. Hala ere, ez da patetismorik, ez du irudi beharturik erabiltzen, errealitate pusketak ehuntzen baizik. Presoa gizartetik at ateratzen du kondenak, munduaren ifrentzuan dagoen espazio ezabatuan gorde, inongo lekuan, inoizko tokian. Baina, Izagaren hitzetan, mezu desesperatuak diren segurrenik esperantzarik gehien gordetzen. Etsipenak halabeharra garaitu nahia dakar ondotik (patua iraganeko kontua baita) eta, nola ez, ironia.

Ezra Pound-ek esan zuen poeta bati eska diezaiokegun muntakoena berezko ahotsa izatea dela. Xabierrek, behintzat, ez du horren faltarik. Ez eta ofizio faltarik ere.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak