kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bizi aparra / Karlos Santisteban / Kriselu, 1987

Bizi aparra Dabid Zuazalde / Argia, 1988-05-22

Karlos Santisteban, gaztea izan arren honez gero liburu pila baten egile da. Eta hala ere ez du komunikabideetan oihartzun handirik jasotzen. Ohizko literatur zirkuitoetatik kanpo mugitzen delako beharbada. Jenero askotan ibilki, bere lekua oraino aurkitu ez duelako apika. Bere azken poema liburua dakargu honakoan.

“Bizi aparra” du izenburua, eta bizitzarekiko maitasuna nabari zaio alderdi guztietatik. Ez zentzu filosofiko edo metafisikoan, modu praktiko, berehalako batez baizik: hau da, bizitzako gauzak, sentimenduak, pertsonak, pozak eta negarrak, bizi den oro kantatu nahi duela ageri da.

Horrela bada, gure herriari egiten dizkio olerkiak, daraman burrukari eta bidean eroritakoei; maitasunari, maiteari eta maitearen gorputzari; haurrei, naturari, baso eta itsasoei; bere goibelaldi eta parrandei. Modu bitalista batez ikusten du mundua, eta halaxe egiten du poesia, literatura errealitatetik bereizi gabe, dena kontzientzia orohartzaile berean integratuz.

Olerkigaia aukeratzeko moduarekin zerikusia du olerki moldeak: modu natural batez idazten du. Poema libreak dira, eta horrez gainera baliapideez biluztua, ezein artifizialtasunik gabea. Nabari zaio etorria baduela, eta etorri ahala idazten duela.

Guzti hori berez ongi iruditzen zaigu baina (ai, amigo, komentarioak laudorioz hasi baina beti iristen da baina bat), baina —genioen— gutxi landuak direla nabaritzen da, edo landu baditu ez zaie antzik ematen; bat ere erritmorik ez dute; noizean behin sumatzen den umoreak alaitzen bagaitu ere liburuaren tonu monokordeak azkenerako aspertu egiten zaitu.

Estimatzen dugu Karlos. Badakigu idazteko gogoa duena. Baina hori ez da nahikoa. Ezta ideia politak izatea ere. Ikasgai asko ikasi beharrean dago, poetatzaren eskolan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak