kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Cristaubaren icasbidea edo Doctrina Cristiania / Gaspar Astete (Juan Antonio Mogel) / Euskaltzaindia, 1987

Cristaubaren icasbidea edo Doctrina Cristiania Dabid Zuazalde / Argia, 1988-05-01

Euskaltzaindiaren “Euskararen lekukoak” bildumako hamalaugarrena egiten du honek, eta Instituzio horretako buru den Villasantek Mogel zaharraren, “Peru Abarka”ren egilearen dotrina bat hautatu digu eta lehenbiziko aldiz argitara ematen.

Mogel gipuzkeraz idazten hasi zen, eta gero —literaturaren historiarako interesgarri baina hemen azaltzeko luzeegi diren arrazoiak zirela eta— bizkaierara pasa. Dotrina hau ere euskalki horretan idatzia da, baina Mogelek berak aitortzen duenez lapurtar batetik moldatua. Villasantek argitzen digu lapurtar hori Lavieuxvillerena dela (bilduma bereko 11.ean argitara emana).

Orain artean izkutuan egon da obra hau, “Peru Abarka” ere urte askotan egon zen bezala. Ez omen dago Mogelen eskuizkriburik baina bai bien beste bi kodize: Arantzazukoa eta Deriokoa. Villasantek Arantzazukoa hartu du oinarritzat eta bien arteko aldeen berri ere ematen du.

Liburuan, dotrinaz gain, Villasanteren lanak ditugu: sarrera luze bat, bi eskuizkribuen azterketa eta hiztegi bat. Horretaz aparte, eskuizkribuen fotokopia batzuk.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak