kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Jomeiniren paradisuan / Xabier Gereño / Xabier Gereño, 1988

Jomeiniren paradisuan Dabid Zuazalde / Argia, 1988-03-27

Sekula egin behar ez genukeen pekatu larria burutu dugu hemen eta aitortuko: liburua irakurri gabe ari gara komentatzen. Izan ere, beldur bait ginen irakurriz gero ez zitzaigula gustatuko eta gezurretan ibili zale horietakoak ez garenez esan egin behar. Bainan, bestetik, ez genuen Xabier Gereño gehiago mindu nahi, nahikoa minbera bait dabil lehenago ere: hori erakusten dute, besteak beste, bere azken adierazpenak, eta badakigu gure aurreko hark —Xabier Mendigurenek, alegia orriotan “Gadafi hiltzeko agindua” —konturatuko zineten behintzat gaien gaurkotasuna usaintzeko dohai aparta duela— nobelari astindu bat eman zionean oso mindu zela Gereño.

Guk geuretik sortu beharrean, beraz, kopia ditzagun Gereñok berak bere promozioko orrian jarritako zenbait pasarte:

“Xabier Gereñok idatzitako nobela hau ebasiozkoa dugu, akzio eta misteriozko jeneroan, irakurlego zabal bati eskainia”.

“Literatur mota horreri dagokionez, idazkera bizia eta atsegina du, helburu nagusia irakurleari denbora pasa entretenigarria eskaintzea delarik”.

“Liburu hau da Xabier Gereñok argitaratu duen 46.garrena, eta kontutan badugu 1987 urtean bere liburuetatik 62.000 aletik gora saldu direla, idazle hori dugu euskaraz liburu gehien idatzi duena eta gehien irakurtzen dena”.

Guk ez diogu hortik ezer kenduko. Aitzitik, zorion beroenak eman behar. Baina nork bere buruari horrelako loreak bota beharra ere… triste samarra da gero. Gogora ekarri digu nola “kantaora” eta “bailaora” espainolak “ni naiz onena, ni politena…” esaka aritzen diren, eta denbora pasa ahala ximurrago egon arren segi leloa errepikatzen.

Dena dela, gure gomendioen beharrik ez izan arren —ezin da ahaztu aspalditik ari dela euskararen alde lanean gizon hau—, zorterik onena opa diogu liburu honekin ere. Gaizki esanak barkatu eta besteak zakuan sartu.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak