kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Baserritar nekuezaleentzako (sic) escolia / Juan Jose Mogel / Euskal Editoreen Elkartea, 1987

Baserritar nekuezaleentzako (sic) escolia Xabier Mendiguren / Argia, 1988-02-28

Nekuez jasan daitekue honelako zabarkueriarik. Trakeskeriak edonon eta edonon nekagarri eta gorrotagarri badira, zer esanik ez klasikoen argitalpenetan. Norbaitek pentsa lezake prestatzailearen utzikeria izan dela tartean, baina ez da hola izan beste nonbait dago kausantea eta inprimategiko bigarren probak ez ematearekin zerikusia du. Hala ere ez dugu izenik aipatuko, sumatzen baitugu lotsak ez lizkiokeela masailak gorri araziko.

Liburu honen egilea, Juan Antonio Mogel Peru Abarkaren egilearen iloba dugu, osaba bezala Markinan apaiz, eta osaba bezala euskal liburuen egile, antzeko hizkuntz eredua erabiliaz, nahiz eta haren adinako maisutasunik ez izan.

Honako liburu honi, gai honetan dihardutenek “Escolia” deitu ohi diote. Bere berezitasunik handiena, bi argitalpen izatea, 1816 eta 1845koa, hain desberdinak non ia bi liburu direla ezan daitekeen. Oraingoak bigarrenari jarraitzen dio eta bien arteko aldeen berri ematen den arren geure eritziz gehiago sakondu behar zukeen moldatzaileak alderdi horretatik, literatur bizkaierak XIX. mendean izan zuen bilakaeran esanahi handiko eta erakusgarri gerta daitekelako, orain artean gehiegi ikertu ez bada ere.

Liburuaren mamiaz, esan dezakegu nekazari euskaldunak salbaziorako bidean jartzeko idatzia izan zela, eta alde horretatik egungoei ez digula ezer askorik esaten. Hala ere, testu xaharrok eta gogoko dituzuenok badakizue.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak