« Onkoteak | Marinel zaharrak »
Bertso bilduma (Zuberoera-batua) / Piarra Topet Etxahun / Elkar, 1987
Bertso bilduma Xabier Mendiguren / Argia, 1988-02-07
Aurreko batean, Etxahunen biografia nobelatuaren iruzkina zela eta, iragarri genuen bezala, kaleratu berri da bertsolari barkoxtarren bertsoen bilduma. Prestatzailea, biografia haren egile bera dugu; Xipri Arbelbide langile fina. Bi lanak liburuki bakar batean emateko asmoa omen zuen, baina lodiegi suertatuko zen bildurrez, azkenean banatuta eman behar.
Izan ere, elkarren osagarri eta edergarri baitira Etxahunen bizitza eta bere kantuak. Batak bestea gabe, galdua luke bere xarma eta indar guztia. Poztekoa da beraz, elkarren segidan etorri izana.
Xiprik berak aintzin solasean aitortzen duenez, bere lan hau Jean Haritschelhar irakaslearen tesiaren zordun da, hura gabe ezinezkoa baitzatekeen hau agertzea. Eta honakoa zabaltze eta ezagutarazte lan den aldetik, bertso hauetan sakondu nahi duenak iturri hartara edota Yon Etxaidek egindakoetara jo beharko du.
Liburu honetan ez zaigu inolako azterketarik egiten, ez hizkuntzazko ez historikorik, ezta oharrik ere. Etxahunen kantak ezagutaraztea du helburu, eta kontuan izanik zuberera beste euskalkietarik aski desberdina dela eta joan den mendetik gizartea bera ere arras aldatu dela, zubererazko bertsoen aldamenean Xiprik batuaz egindako moldaketa dator. Gogora datorkigu aspaldi batean Etxaidek gipuzkeraz jarri zituela.
Beraz bada, hementxe duzue liburua. Garai batekoak bezala gaurko gogoak ere bortizki inarrosten segituko dute Etxahunen kantuek, irudi duenez.
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo
Zakur zaunkak
Iñaki Irazu
Hasier Rekondo
Bufalo guztiak
Juanra Madariaga
Paloma Rodriguez-Miñambres
Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma
Jon Jimenez
Zirriborroak eta gero
Askoren artean
Asier Urkiza
Zirriborroak eta gero
Askoren artean
Amaia Alvarez Uria