kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Kama-Sutra / Anonimoa (Ramon Etxezarreta) / Elkar, 1987

Kama-Sutra Xabier Mendiguren / Argia, 1988-01-24

Azkenaldian morborik sortarazi duen libururk izan bada hauxe izan da. Euskal liburuez sekula arduratu ez diren komunikabideak honen berri ematen aritu ziren, eta Sabrinaren mailara iritsi ez bazen ere, egun batzuez Ramon Etxezarreta izan genuen fribolotasun edo keriaren errege edo erregina. Nik ez dakit guzti hori onerako edo txarrerako izango den baina bego horretan.

Argitalpen horren historia aski ezaguna da eta hobe dugu inuxentekeriez hitz egiteari uztea, hura pasatu bait zen, eta liburua berriz hementxe dago. Seguru asko ez du beteko jende askorengan sortutako espektazioa, Ramonek berak aurkezpenean esaten zuen bezala ez bait dakar beste munduko zerarik, hanka bat goraxeago edo belauna beheraxeago jarri behar den eta holakoak. Horren lagungarri eta liburuaren apaingarri badira han-hemenka irudi batzuk, baina ez dakit horiek aintzat hartuz gero ez ote duzuen hezurren bat bihurritzeko arriskua izango.

Momentuko sukar horiek pasatuta, liburua patxadatsuago irakurtzen komeni litzateke, herri urrun baten kulturaren adierazgarri nagusienetako bat bait da, eta alderdi horretatik gurearen aberasgarri.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak