« Zainetan murrailak | Bihotz apala »
Azukrea belazeetan / Inazio Mujika Iraola / Erein, 1987
Azukrea belazeetan Xabier Mendiguren / Argia, 1988-01-24
Ez zitzaion arrazoi puska bat falta iazkoan nobelen gainetik ipuin liburuak geratu direla esan zuenari. Horrekin ez ditut elaberriak gutxietsi nahi, oso onak atera baitira tartean, baina bai azpimarratu inork garbi ez adierazi arren askoren ahotan dabilen ustearen kontra, ipuingintza ez dela genero mikor bat, ez dela elaberri luzeak egiten ikasteko bide hutsa.
Horren frogetako bat Inazio Mujikaren liburu hau izan liteke. Bat aukeratu beharko banu iazko nobedaderik aipagarriena litzateke agian. Horretan badaude zerikusirik egile honen lehenbiziko obra izateak, baina estraineko izanda ere idazkintzaren heldutasuna eta trebezia erakutsi dizkigu honezgero.
Hamaika ipuinek osatzen dute liburua. Egilearen hitzetan hamaika honek “hamaika” idatzi behar izan omen ditu. Guztien arteko lotura nagusi bat dago: izenik inoiz aipatzen ez zaigun Tolosa inguruko herrixka batean kokatuak izatea. Aukera horrek beste zenbait ondorio ekarri ditu. Giro eta jende klase jakin bat agertzea, zenbait gertaera eta pertsonaiaren oihartzunak ipuin batetik bestera igarotzera, bertako hizkera… Guzti horiek jakinaren gainean egindako hautapenak ditugu, eta Mujikak berak dioenez guztien artean halako nobela usain bat eman nahi luke.
Ipuinetan agertzen diren pasadizoek ez dute garrantzi haundirik. Normalki izugarrikeriak kontatu arren ez dago hemen beste obra batzuetako tremendismoa, kontatzeko teknika gertatzen baita nabarien. Haurren baten ikuspegia erabiltzen da gehienetan, orainaldian edo aspaldian gertatuak gogoratuaz, erregistro desberdinez zenbaitetan, narratzaile hori noiz azaldu noiz izkutatu joko efektistaz. Rulfofen itzala sumatzen da zenbaitetan.
Hizkuntzak garrantzi berezia du. Batuaren eta txokoko hizkeraren arteko alternantzia adierazgarria erabili nahi izan da; azpimarratzekoa da hala ere, literatur erizpideak erabiltzen direla oreka horretarako. Lexikoan eta oso haundia da bertako hizkeraren pisua: honen arrazoietako bat obraren izaerak berak ematen du; bestea, azken urteotan gertatzen ari den batuaren gipuzkoartzea… Horretarako arrazoi sozial eta demografikoak daude, nahiz eta denei gustatu ez, eta beti ere eztabaidagarri izan; nolanahi ere Barduliaz kanpokoek hautsi beharko dute gipuzkoarzentrismo hori.
Gogoeta guzti horiek gorabehera, literatur emaitza bikaina Inaxio Mujikaren eskutik datorkiguna. Gauza asko geratu zaigu esateko baina irakurleak deskubrituko ditu. Ipuinetarako ikasle azkarra atera zaio oraingoan Atxagari.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera