kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Elizbarrutiko mixio-erakundearen eragile / Euskal Kultura Pizkundearen eta Kristau Gizartegintzaren Eragile (I eta II) / Jose Ariztimuño, "Aitzol" / Erein, 1987

Aitzol Xabier Mendiguren / Argia, 1987-11-01

Atzeratu samarturik bada ere, hona hemen hiru liburu hauen berri. Aitzolen afusilaketaren 50. urtehurrena zela eta, bere idazlan guztiak biltzeko batzorde bat sortu zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz Erein argitaletxeak kaleratu. Hiruokin amaitzen da sei liburukitako idazlan guztien bilduma.

Zail da liburuon mamia laburbiltzen, orrialde kopuruari dagokionez ondo mardulak izateaz gain ehundaka artikulu laburrek osatzen baitituzte. Hala ere, esan dezagun bakoitzaz zertxobait, axaletik bada ere.

Lehenbizikoak, izenburuak adierazten duenez, mixioak ditu aipagai. 1923-1929 urte bitarteetan, batez ere “Gure Mixiolaria” aldizkarian argitaratutako artikuluek osatzen dute. Gehienak erdaraz idatziak dira, eta zenbait elebiz.

Beste biek berriz, ” Euzkadi” eta “El Día” egunkarietan idatzitako artikuluak jasotzen dituzte. Batak 1930-1933 urteetan azalduak, besteak 1934-1936 bitartekoak (azkena uztailaren 18koa). Ia egunero egindako artikulu hauetan sindikatuak, abertzaletasuna, kultura, beste nazio batzuetako burruka eta antzeko kontuak jorratzen ditu. Hauek ere, ia ia guztiak erdaraz —egunkari horiek ere horrelakoak ziren— euskarari buruzko bat edo beste izan ezik.

Liburuon izenburuek argi eta garbi azaltzen dute zer izan zen batez ere Aitzol: eragilea, etengabeko langile eta suspertzailea. Haren lumaren garra dastatu, edo garaiko giroa eta eztabaidagaiak ezagutu nahi dituenak ezin besteko duke liburu hauetara jotzea. Berebiziko mesedea egin diete gaur edo bihar gerraurreko kulturaren hautsak harrotu nahi dituzten guztiei.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak