kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hiriaren melankolia / Felipe Juaristi / Baroja, 1987

Plazerra sentierazteko poemak Mikel Mendizabal / Argia, 1987-09-06

Felipe Juaristiren liburu hau ez da liburu on bat, esaldiaren indarra adjetiboari egotzi behar bazaio. Halarik ere, batzuri neurriz nahiz mailez eskas zaion euskal poesia irakurgarria dela dioen ustea konfirmatzen du. 70. hamarkadan bilbatutako euskal poesiaren aintzaz dauden askok eta askok ez dute onartu nahi izan 80. hamarkadan inoizka tajuzko poesia irakur zitekeela. Eta horixe bera gertatzen da Felipe Juaristiren bilduma honekin, nahiz, arestian aitatuari jarraiki, poema gaitzak ez diren.

Titulua egiten duten bi hitzetatik, bigarrena da bilduman gehientsu ageri dena. Hiriaren kontzeptuaren isladak bakanagoak izaki, ezezkotasuna, malda behera, ezaren ispilua eta peitua dira poemetan azaltzen direnetako batzu.

Gaiek, topikoagatik, ohizko trataera originalitatez urria ekarri dute ondorioz lehendabiziko kolpetik. Dena den, poeta gaztearen irudimena zinez aberatsa gertatu da kasik olerki guztietan. Poema bat irakurri, bestea, bestea, eta olerki giroa mailakoa idurituko zaio irakurleari. Gorabeherak kanpo, olerki ugarik plazerra sentierazi digute, irakurraldia atsegin bilakatuz.

Guri poema batzu biziki gustatu zaizkigu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak