kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Olagarroa / Mario Onaindia / Elkar, 1987

Olagarroa Mikel Mendizabal / Argia, 1987-07-19

Zortzi urte gartzelan iragan ondoren, ondo ezagutu behar du nahi ta nahi ez gartzelen mundua Mario Onaindiak, eta honetaz baliatu da bere azken nobela idazterakoan.

Gerardo protagonistak eta bere lagun batek, atrako bat egin zuten zuela zazpi urte; gauzak ordea, ez ziren ondo atera eta harrapatu ondoren urte pila zulora bidaltzen dituzte.

Zazpi urte espetxean iragan dituela Gerardok, laister irtetzeko garaia etorriko zaio, eta hara non jasotzen duen sorpresa protagonistak, enteratzen denean bere lagunak diru pila ordaindu duela, bera baino pixkat lehenago atera nahiean. Laister konturatuko da, bere lagunak Isabel eramateagatik egin duela maniobra guztia, protagonista desesperazio latzean eroriz. Honela, Gerardo ihes egiteko moduan pentsatzen hasten da, nahiz eta geratzen zaion kondena oso motza izan.

Gaia hasieran interesgarria ematen bazuen, ez da berdina gertatuko orri batzuk barneratu ondoren, hemen erabateko interesa galduko bait du. Onaindiak gartzelako barneko egitura ondo ezagutzen duela nabaria egiten da, hots, dauden arauak, sentimenduak etabar. Honela, obrari mugimendu pixkat eman nahiean barneko gertakizun eta pertsonaien gertaerak kontatzen dizkigu. Esaterako nola espetxeratzen duten kulparik gabeko pertsona bat, edota heriotzara kondenaturik dagoen baten oinazea.

Hala eta guztiz astunegia egiten da Onaindiak kontatzen dituen xehetasun guztiak jarraitzea, gauza gehiegi kontatzen dizkigu, gutxi ordea alizientea eskeintzen dutenak, hau da, momentu batera iritsiz gero, liburuak interesa galtzen du, nekatzen zaitu barneko gora-behera guztiekin, eta hori seinale txarra da nobela batean.

Bestalde nabaria da, hori bai, autoreak hizkuntza eta bere erabilpena ondo menderatzen duela, honek logikoki interesa sortuz bere irakurketan. Honetan datza gure ustez nobelaren mamirik gozoena.

Nobela honek, Bilboko Aurrezki Kutxak antolatutako XII. Azkue sariketa irabazi zuen 1986. urtean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak