kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Emily / Patxi Perurena / Elkar, 1987

Zuriz jantzitako emakumea Mikel Mendizabal / Argia, 1987-07-05

Honako liburu honek Bilboko Aurrezki Kutxak antolatutako 12. Azkue, sariketa irabazi zuen 1986. urtean, olerki sailean. Apailatzaile bezala bere burua jotzen duen P. Perurenak liburu honetatik nahi duguna gureganatu dezakegula esaten digu lehen oharrean eta nahi ez duguna utzi. Bai aukera batetarako eta bai besterako badago zer utzi eta zer hartu.

Antza denez, gustoa hartu dio P. Perurenak bere lanak beste autore ezagun ala ezezagunei atribuitzeko hori, lehen ere egin zuen bezala.

Oraingo honetakoa E. Dickinson dugu. Emakume hau Ameriketan jaio zen lehengo mendeko azken aldian. Ausartia eta sentsiblea aldi berean, fantasia erakartzen digu bere obrak. Bere izaerangatik edo, konzientzi arazoetan eta bizitza mistikoetan bizi izan zen. Bere etxean hertsirik iragan zuen bere bizitzako urte pilo bat, hamaika epigrama motz idatziz; bere heriotzaren ondoren Amerikako poetarik bikainetako bat bezala azaldu zen. Pertsonaia hauetan maiz gertatzen den bezala, bizirik oso gutxi argitaratu izan zuen.

Patxi Perurena, ez zaigu atzera geratu epigrama, apokrifo eta gutunak idazteko zaletasunean. Emilyk hamaika epigrama egin bazuen, Patxik gehiagotu dizkio.

Liburua honela sailkaturik agertzen zaigu:

— Hitzaurrea

— Emilyren biografi tanta batzuk

— Gutunak

— Poemak

— Epigramak

— Apokrifoak

— Eta amaiera modukoa, non guztiak aurkezturik agertzen zaizkigu. Denetik hitzegiten digu autoreak zati honetan, bizitza, pentsamendua, sentimenduak, literatura, amodioa eta abar luzea.

Liburuaren oinarria bizitzaren irrealtasuna dugu. Deskribapen desberdinak azalduz, orri zuriaren balioa, zuriz jantzitako emakumea, poesiaren balio eza beste edozein aktibitateren garrantzi ezaren pareko. Aipatzekoak bereziki epigrama eta apokrifoen kalitatea.

Liburu interesgarria orokorki ikusirik. Bertan parte oso desberdinak topa ditzakegu, batzuk gustokoak, besteak ez horren beste, baina lan kuriosoa dela esango genuke, eta irakurleak izan dezala azken hitza.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak