kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Euskal Testu Zaharrak I / Jose Mari Satrustegi / Euskaltzaindia, 1987

Euskal Testu Zaharrak I Mikel Mendizabal / Argia, 1987-06-14

Ez dugu Satrustegi aurkezten astirik galduko. Bere urtetako lanek, etnologia eta’ filologia aldizkarietan barreiaturik gehien bat, nahiz sexuaz idatzitakoek nola nobelak dena diote.

Izan ere horixe da liburu honetan ikusten dena, urteak eta urteak zehar bazterrak harrotu dituen norbaiten emaitza oparoa, mende diferenteetako euskal testu zaharrak, Iruñerri guztikoak, gipuzkoarren bat, Nafarroko mendi aldekoak bilduz.

Satrustegik erabaki omen du pilatzeari uztea eta bildutakoa sintetizatzea eta horretaz teorizatzea. Asmo bera du etnologiari dagokionean. Argitaratze hau hor dago beraz, bide gurutzean.

Edizioaz bi hitz idatzi gabe ezin egon. Dendetan esan digutenez ez omen dago edizio “popularra” egiteko asmorik. Edizio hau oso zaindua dator itxura aldetik, zainduegi beharbada, zaintzeak hiru mila pezeta pasatxo eskatzen badu. Liburuak denentzat egiten dira, baita hemeretzi urtekoentzat ere. Euskaltzaindiak subentzio anpatuak jasotzen ditu, baina “Euskera” aldizkaria edo kasu honetan liburu hau garestiegi jartzen ditu karrikan. Asko eta askok apaingarri gisan erosiko dute liburu kankargarri hau; azken batean “es de Satrustegi”, eta hori da beti inoren osperako.

Dena den, kritika txiki horretaz gain, liburua benetan gorestekoa dugu.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak