kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Metamorfosiak / Ovidio / Erein, 2001

Kulturaren oinarri Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-09-29

Ovidioren bizitza zoragarria izan zen alde guztietatik. Erroman gortesau, eta Enperadorearen adiskide izatetik, erbesteratua izatera iritsi zen, turkiarrek Kara Dekitz (Itsaso Beltza) eta greziarrak Ponto Euxino (itsas abegikorra), deitzen zuten tokian, Danubio/Donauren eragina amaitzen den tokian, orduko zibilizazioaren mugetan. Garbi dago turkiarrek eta greziarrek ez zutela itsaso bera ikusten. Ovidioren Tristia erbesteratu baten negar-kanta da, Europako literaturan geroxeago imitatua izango dena (imitatzaileak gara azken finean), izan ere ponto euxino asko ezagutu ditugu ordudanik. Liburuko doinua, noski, tristea da, etengabeko lantua, etengabeko purrustada. Baina Ovidio ez zen poeta tristea izan beti, bere bizitzako udazkenean baizik ez. Lehenago, gazte eta famatua zenean, bizitza edan zuen, laranja zukua edaten den bezala, poliki baina tanta bakoitza dastatuz. Izugarrizko arrakasta izan zuen Ars Amandi liburuarekin, non maitasuna lortzeko trikimailuak ez ezik, maitasunaz gozatzeko aholkuak ere ematen baitzituen. Oso aipatua izan zen Erdi Aroaz geroztik; oso aipatua eta oso zigortua, dena esan behar bada. Baina liburu hori sexu-bide gisa hartua izan hada, Metaformosiak izeneko liburuak garrantzia handiago izan du Europako kulturan. Irakurri besterik ez Quevedoren lanak edo-eta Montaignerenak, horretaz konturatzeko.

Literatura bakoitzaren sorreran mitoak daude; hasieran ahoz aho, erdi ezkutuan zabaltzen dira, zentzu erlijiosoa baitute. Gero ahoz ahozko hura idatzi egiten da eta hor dago lurra, gero literaturaren etxea eraikitzeko. Alde horretatik begiraturik, Ovidioren hau, Juan kruz Igerabidek moldatu duena, zoragarria da, gure kulturaren oinarriak erakusten baitizkigu.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak