« Manu militari: Frankismo osteko mamuak | Lizardi: kazetari lanak »
Manu militari / Joxe Austin Arrieta / Elkar, 1987
Joxe Austin soldadu izan zenekoa Mikel Mendizabal / Argia, 1987-03-08
Gure artean sarritan gertatu ohi den bezala, esananhi haundiko literatur emaitzak luze itxoin behar. Oraingo “Manu militari” hau ere, azkenean, gure artean irakurgai dugu, eta zinez poztekoa dela. Gutxi-gutxienez, hauxe esan daiteke Joxe Austin Arrietaren nobela berriaz: oso atsegina dela.
Agian horixe dugu donostiar idazlearen fruitu berri honek aurrekoekin alderatuta ekarri duen alderdi berri nabarmenena: umorea. Umoreak goitik behera blaitzen du “Manu militari” eta askotan oinarrizko istorioa anekdota hutsean geraraztera iristen da. Kazetari lanetan nabarmentzen genion alderdia oraingoan literaturara eraman duelakoan gaude, eta modu egokian gainera. Umorearena elemendu bezala aldea izan daitekeen bezala, istorioari begira askotan kalte pisu ere bada kasik bostehun orrialdetako nobela honetan.
Izan ere, geure ustez nobela honetako gauzarik flojoena oinarrizko istorioa bait da. Aurretik ere bagenekien Joxe Austin izugarri idazle ona zela, eta hizkuntzarekin jolasten inor gutxik bezala dakiela, mataza batetatik inoiz bukatzen ez den haritik tira eta tira, hizkuntzaren zentzurik plastikoena eta ludikoena agerian utziz. Era berean, errekurtso narratiboen jabe dela ere aurretik genekien gauza zen. Alderdi horietatik, liburu honek ez du ezer berririk frogatu, baieztatu bai ordea.
Hala eta guztiz ere, arestian esana dugun bezala, istorioa da hamaika kapitulu luzeetan zehar gehiegitan hutsegiten duena. Baliapide formalak eta joku literario ludikoak primerakoak dira, baina nekez eman diezaiokete oinarria bostehun foliotako nobela bati. Nobela benetan luze baten zutabea izan behar lukeen kontakizunak ere sendoa behar du, eta inpresioa ematen du berorrexek artifizialki —edo neurri barik— luzatua dela. Soldaduska kontatuz agertzen diren gutunen jarraitzeak ez du nahikoa trinkotasunik mantentzen.
Esana dugu, baina, primerako literatur emaitza dela “Manu militari”, eta ez genuke nahi aurreko hitzok beste baieztapen horren ukazioa gertatzea. Ez, benetan nabarmentzekoa da nobela hau, euskal literaturaren barruan leku berezia bereganatuko duena dudarik gabe, baina hona hemen alderatu ezineko inpresioa: txikiagoa ere egin zitekeen.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera