« Azkenean, badatoz antzerki idazleak! | Manu militari: Frankismo osteko mamuak »
Bertsoak eta beste / Indalezio Bizkarrondo, Bilintx / Euskal Editoreen Elkartea, 1986
Bilintx, poetarik erromantikoena Mikel Mendizabal / Argia, 1987-03-01
Gure herriak poeta erromantiko bat izan badu, amodioan kontutan behintzat, Indalezio Bizkarrondo “Bilintx” dugu. Bere poema gehienak, edo nagusienak, amodizkoak bait dira. Denak ezagutzen ditugu bere “Loriak udan intza bezala” edo “Behin batean Loyolan” bertsoak.
Klasikoak gure literaturan duten garrantzia azpimarratu nahirik, Euskal editoreen elkarteak, zenbait autore klasiko eskeini dizkigu; honela lehengo astean Lizardiren artikuluak atera bagenituen, hona hemen Bilintxen bertsoak.
Sarrera Koldo Mitxelenak egiten du, euskal literaturaren azterketa ttipi baina bikaina eginaz. Gure literatura oso urria omen da, ez direlako obra gehiegi idatzi, horretaz aparte berankorra dugu, hots, berandu azaldu zitzaizkigun obrak. Mitxelenak gure literaturako obra batzuk aztertzen ditu, zenbait mendeetan zehar.
Ondoren Bilintxen biografia bat azaltzen zaigu: XIX. mendeko bertsolari hau, Donostian jaio zen eta bigarren gerra karlistaren bukaeran bonba batek akatu zuen. Xelebrea zen Donostiarren artean bertsolari hau, bere ezaugarri nagusienetakoa bere fisikoa traketsa izanik, txikitan bere etxeko hirugarren pisutik erori omen zen, aurpegia erabat txikituz. Bilintxek, antzoki batean kontserjea izatez aparte, dendatxo bat jarri zuen, bertan liburuxkak, egunkariak, e.a. salduz. 1872-76 urteetan, azken gerra karlista sutu ondoren, Liberalak, soldatuetatik aparte, “voluntarios” izeneko talde bat antolatu zuten. Hauek, guardiak e.a. eginez, bere herria zaindu behar zuten kanpora eta mendira atera gabe ere. Horietako bat izan zen Bilintx, eta gerra bukatzean “principal” antzokira botatako granada batek akatu zuen.
Liburuak ere, Bilintxen euskara aztertzen digu. Bere euskarak oso donostiar kutsua omen zuen, garai haietan euskara omen zen eta, hizkuntza nagusia Donostiako kaleetan. Liburuak, ezaugarri gramatikal nagusienak aztertzen ditu, hauek fonetikoak izanik bereziki: “Y” hizkiaren zaletasuna, zenbait bokalen nahasketa, “n” eta “i” nahasketak eta abar. Ondoren, Bilintxen gertaera nagusienak azaltzen zaizkigu, gizon xelebre honek hamaika abentura arre ezberdin izan omen zituen.
Ezaugarri guzti hauek alde batera utzita, muinean sartzen gara bertsolari ospetsu honen hogeitamar bertso nagusienak azalduz. Eta zer esanik ez, soberan ditugu, hitzak, bertsolari-poeta bikain honen bertsoak irakurtzean.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera