kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Kazetari-lanak / Xabier Lizardi / Erein, 1986

Kazetari-lanak Mikel Mendizabal / Argia, 1987-02-08

Ezagutzen genituen Xabier Lizardiren hitz lauzko artikulu asko lehen ere, baina euskarazkoak denak. Oraingoan, haren emaitza guztia, erderazkoak barne, eskaini digu Lurdes Otaegik, txukun askoa, dena esatera.

Aitzol eta abarren garai urrun eta gure begietarako beharbada mistiko haiez iritzi hotz eta zehatzagora garamatzate kazetaritza-arloko lan hauek, literatur nahiz politika-egoeraren berri aski argiaz jabetzen gara ta.

Euskal egunkaria noraino zen utopia, euzkel-egunean neska-mutil kozkorren erantzun eta euskal azterketen egokitasunak Joxe Mari Agirre bozkarioz zelan betetzen zuten, Mis Espana gaztetxoa Donostiara ekarri zutenekoan luma ironian bustirik esaten dituenak, literatur-kontuak, orduan ere hemengo egunkari erdaldunek euskal kulturarako zuten itsukeriaz…

Giroaren ezagupena izaki behinena, Lizardiren estiloa aipatu behar da, gutxik bezala bait zerabilen euskara sortuz gero ikasiagatik ere.

Ororen gainetik, Lurdes Otaegik burutu edizioa nabarmendu nahi genuke, 1927-1933 bitarteko artikulu guztiak batuz, hurrenkera garbian emanez, lana tajutuz eta gozoro eramanez. Lauaxetarenak atera zituzten Labayrutarrek, Aitzol ere atera dute aurten Ereingoek berek. Orixe Azurmendik. Ederki goaz.

111 artikulu zenbatu ditugu (3 hutsen gorabeheraz). Gerra aurrean Yoseba Mirena Markiegik atera “Itz-Lauz”-i lengusu bikaina irten zaio Lurdes Otaegiren eskutik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak