kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Augustin Anabitarteren idaz lanak / Augustin Anabitarte / GAK, 1986

Hauts zaharrak noizbehinka harrotu behar Mikel Mendizabal / Argia, 1986-10-19

Nori berea, eta Anabitarte zenari bere idazlanak kalean, gutxienez. Betiko heiagora samina, gure idazle asko ilunbetan ahantzirik eta berrargiratu gabe ditugula. Halaxe zegoen orain arte Augustin Anabitarte.

Liburu batzu Kuliska sorta txairoan zituen, ia ezkutuan gaur egun. Euskara aldizkariaren gerra aurreko zenbakietan beste batzu, ohizko literatur-bideetatik kanpo behinik behin.

Ez du lan makala egin Gipuzkoako Aurrezki Kutxak Anabitarteren prosa berrargitaratzen. Nobelak hiru dira, “Donostia” eta “Usauri” batetik eta “Poli” bestetik. Txangoa da beste liburu baten motorra, “Aprikako basamortuan” izenekoarena. Badira atzetik beste hiru liburuska, bata Greziako olinpiar jolasen erakusgarria, neska-mutilei dirua aurrezten erakustekoa bestea, eta igeriketan ikastekoa atzena.

Anabitarteren prosa goi mailakoa da zentzu askotan. Idazkera airosaz gain, badu herri-hizkeraren biperrik berekin. Bestetik, bere nobelen kostunbrismo giroa aipatu behar litzateke, garai bateko Donostia, iragan mendeko azken urteetakoa. Festak, ohiturak e.a. Maitasun erromantikoz jantzitako istorioak dira nobela hauetan kostunbrismoaren lagun. “Poli” izeneko nobelan, gurasorik gabeko kaiko mutiko baten bizikizunak kondatzen zaizkigu, itsasoan gertatuak nahiz heldutasun-garaikoak. Bada bestalde Agustin Aprikara joan zeneko liburua, han ikusi ohiturak eta berari jazo gertakizunak kondatzen dituena. Liburu bitxia da hau, gure artean oso ohizko ez diren horietakoa, eta are gutiago orduan. Horiez gain arestian aipatu ditugun hiru liburuska bitxiak.

Behar bada egun nagusi diren literatur-modetatik urrun samar geratzen da Anabitarte, baina ez da dudarik bere idazkeragatik nahiz bere lanei darien kostunbrismo erakusgarri eta erromantizismo-karga handiagatik interesekoa daiteke askorentzat. Gipuzkeraz dira idatziak lanak, giro hiritarra dakarte eta pazientzia amiñi batez ederki irakur litezke.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak