kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Orbel eta orri / Alfontso lrigoien / Egile editore, 1986

Orbel eta orri Iñaki Camino / Argia, 1986-10-05

Sei urte paseak dauzkate Alfontso lrigoien Euskaltzaindiako hizkuntzalari ezagunaren soneto hauek, bigarren aldiz kalera irtenak orain. Sonetoak eta hizkuntzalari batenak, eta pizu handia dute bi zirkustantzia hauek. Batetik, oso agerian geratzen delako olerki hauen egileak hizkuntza oso gertutik segitzen duela, hainbesteraino baitu hau mendean. Sonetoaren neurriari eta errimari egokitzeko era guztietako atzizki, izen eta aditzak bilatzen ditu idazleak Euskal Herria guztian gaindi, lokera formala erabat tajutzeko. Izan ere sonetoak eragin handia du osatzen den giro poetikoan, aditzen murrizketa, sintaxiaren behartzea eta errima dela medio; zentzu bereko bi hitz sartu beharra eguneroko ogi bihurtu da poemetan. Gaien funtsak, irudien agerpen kuantitatibo ia hutsalak eta formaren loturak berak ere egungo euskal irakurlegoa atzeraka bota dezake liburu hau erosterakoan (itxura eta zabalkunde eskasa barne), baina behin poemak astiro hausnartzen hasiz eta pazientzia hartuz, atsegin gerta litezke soneto bat baino gehiago, hain izaki Irigoien exaktoa batzutan.

Gaien artean, joandako gerra, bertan zipriztindutako odol sortak, beste paradisu baterantz egin igokundea, aberri-mina, ibaiak daraman uraren joan etengabea, paper artean itotzea, garai bateko laminei egin omena eta klase askotako soneto ugari ditugu Alfontsoren liburu honetan. Bada nahiko gai 64 orrialdeetan astiro irakurtzeko.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak