kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Itsasoak iraultzan / Jean Luis Davant / Maiatz, 1986

Itsasoak iraultzan Iñaki Camino / Argia, 1986-05-11

Jean Luis Davantek 1980.ean aurkeztu zuen liburu hau Bilboko Azkue sarira, aipamena jasoz. Maiatzekoek berek diotenez, bere idazte molde berriaren adierazgarri dugu liburu hau.

Jean Luisek berak diosku hitzaurrean bertsotik poesira iragana dela, olerki sailen batasunaren bila, teknika irabazi nahian, ezin baita pasa Jean Luis beretzat droga eta dopin den poesia gabe. Formaren aldetik ugari samarrak dira hartutako eskemak, sonetoak, libreak eta era askotakoak, errima zaintzen dutenak gehien bat, herri-tradizioan mamitutako formatik ezin ihes eginik. Mamiaren aldetik berriz, batasuna handia da, kasik liburu guztian maitasuna izaki gai bakarra. Emaztea du kantagai, emaztearen fabore dihardu denbora guztian. Emazteari zaion maitasuna, amodia edo Eros pornotik bereizten jakin beharra, emaztearen gorputzaren oparotasunen aitatzea, honek historian zehar jasan dituen injustizia guztien garbitu beharra e.a. ditugu gaiak. Emakumearen gorespenaren adibide gisa: emaztea emaztea; itsaso muga gabea; bake guztiz nahitua; bihotz sakon zabaldua; gure aurpegi bestea; gure hutsunen betea.

Bigarren partean errealistago ageri da Davant, alderdi materialistak edo lizunak bezalakoez horniturik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak