kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Babiecaren hotzikarak / Joseba Alkalde / Susa, 1986

Babiecaren hotzikarak Iñaki Camino / Argia, 1986-05-04

Baliteke zenbaitek liburu hau eskuartean hartzerakoan, berandu gabe ostikada batez despeira ematea. Beste askok aldiz, lasaiago jokatuko dute eta poemak emaro irakurri eta dezifratzen saiatuko dira, hitz ederki korapilatutako eta poetiko hatzuk duten indarra bertan ezagutuz. Guk, liburua irakurri eta, lehen aukerari erdeinu egin diogu garbi, hasteko, liburu honetako poemak bezalakorik euskaraz egundo irakurri ez ditugulako. Zailki harrapatuko die irakurleak zentzu zuzenik poemei, hitzen lotura estetikoen mundua baita gehien bat Alkalderena, non bizia alpistezkoa den, enpaste hondakin artean biskuterrak muntatuz iluna katapultatzen baita, azukrezko txaplatak soldatzen diren eta arimak, geun metxak profeitatuz kolunpiatzen diren. Estetikaz kanpo izanen da ezer bilatu nahi izango duen irakurlerik, guk, hemendik suerte ona opa diogu. Josebak, liburuaren eskaintzan argi uzten du poema hauek ez direla inorentzat. Hori idazleak jakingo du inork haino hobeto, baina askori gusta dakizkiokeen poemak ditugu hauek, pasada bikaina ere gerta litezkeen arren.

Joseba Alkalde ezaguna egin dute Itoizen kantuek, berak eginak baitira aunitz.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak